{"id":84,"date":"2013-11-27T18:33:10","date_gmt":"2013-11-27T17:33:10","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=84"},"modified":"2013-11-27T18:33:10","modified_gmt":"2013-11-27T17:33:10","slug":"aldrebes-denbora","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2013\/11\/27\/aldrebes-denbora\/","title":{"rendered":"ALDREBES-DENBORA"},"content":{"rendered":"<p>Azaroan, arazo: \u00abMunduko zazpi mila hizkuntzetan, euskara %10 handienen artean dago\u00bb. Kike Amonarrizentzat, botila erdi beteta. \u00abEuskararen egoera, objetiboki, ez da lasai egotekoa\u00bb. Jon Sarasuarentzat, botila erdi hutsik.<\/p>\n<p>Denbora daramat Hondarribian bizitzen. Denbora horretan guztian erreparatu izan diot euskararen erabilerari bai baserrian eta arrantzan, bai eskolan eta kalean. Eta, denbora joanean, adierazi beharrean naiz honek ez duela atarramendu onik, haurrak eta gazteak, ia nonahi eta beti, kastillanoz mintzo direlako; gure hizkuntzari lotzeko trantzean topatzen direnean, euskara gaiztoa usatzen (ez uxatzen) dutelako, denek ez bada gehienek. Eta gure herri hau ez da aldrebesena. Ez horixe. Horra atzo telebistan haur bizkaitar bati entzuna: \u00abDa gatxa ibili kotxezko egitan\u00bb. Aldrebesa totala.<\/p>\n<p>Adi Fredric Brown-i: \u00abJon irakaslea denboratan aritu zen lan eta lan denboraren teoriaz. \u201cUstez aurkitu dut \u2013esan zion behin alabari\u2013 ezkutuko giltza; lortu dut ekuazioaren kakoa. Asmatu dudan makina honek denboraren martxa manipulatu egin dezake. Baita irauli ere\u201d. Hizketan ari zela botoi bat sakatu eta esan zuen: \u201cHonek eragin beharko lioke denborari joan zedin aldrebes zedin joan denborari lioke beharko eragin honek: zuen esan eta sakatu bat botoi zela ari hizketan. Ere irauli baita. Dezake egin manipulatu martxa denboraren honek makina dudan asmatu. Kakoa ekuazioaren dut lortu; giltza ezkutuko \u2013alabari behin zion esan\u2013 dut aurkitu ustez\u201d. Teoriaz denboraren lan eta lan zen aritu denboratan irakaslea Jon\u00bb.<\/p>\n<p>Botoia sakatua dago: aldrebes-denbora abian da. Dago hutsik erdi botila. Arazoan, azaro!?<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2013-11-27<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Azaroan, arazo: \u00abMunduko zazpi mila hizkuntzetan, euskara %10 handienen artean dago\u00bb. Kike Amonarrizentzat, botila erdi beteta. \u00abEuskararen egoera, objetiboki, ez da lasai egotekoa\u00bb. Jon Sarasuarentzat, botila erdi hutsik. Denbora daramat Hondarribian bizitzen. Denbora horretan guztian erreparatu izan diot euskararen erabilerari bai baserrian eta arrantzan, bai eskolan eta kalean. Eta, denbora joanean, adierazi beharrean naiz honek [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/84"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=84"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/84\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=84"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=84"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=84"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}