{"id":840,"date":"2020-07-07T07:23:34","date_gmt":"2020-07-07T06:23:34","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=840"},"modified":"2020-07-07T07:23:34","modified_gmt":"2020-07-07T06:23:34","slug":"euden-buruak-edertzera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2020\/07\/07\/euden-buruak-edertzera\/","title":{"rendered":"EUDEN BURUAK EDERTZERA"},"content":{"rendered":"<p>Legebiltzarrerako hauteskundeak heldu den igandean, aspaldiko partez, euskal herrietan. Ez herriz herriko udaltzainak (\u201ckontzejalak\u201d) hautatzeko, paratzeko, baina igual dio. Kontua da, zuk eta biok, gainerako herritarrekin, botatzen dugunaren arabera berean hautatuko ditugula politikoak, eta beren (h)aginte (p)ostuetan paratuko jauntxo-andere\u00f1oak (atzo arte txit arruntak, etzi laster txoil dotoreak), erabiliko dituztenak nahieran gure izarrak eta bizarrak&#8230; \u201cEz hautatu guziak igual diralako, bai zenbaitek bildurra sartu digulako\u201d. Egin beharko dute biltzar gaitz franko, alajaina, gure arazoak estudiatzen eta soluzioak presentatzen. Beharko. Atsotitzak dio: behargile gaiztoa, erakusle on.<\/p>\n<p>Eta horren harira, udal egoera ironiaz kritikatzen duen artikulu zahar bat iritsi zait eskutara: 1916an <em>Ecos de Jaizkibel<\/em> aldizkarian \u201cFraschcu\u201d bixkorrak idatzia. Primeran datorkit\u2026 Euskera batuan emateak ez luke, noski, graziarik; ezta dagoen dagoenean emateak ere, seguruenean. Beraz, bada, orduko Irun-Hondarribiko euskeraren gatza eta piperra mantenduz nolabait (kategoria), gaur egungo gerta dadila nahi nuke (alegoria). Apunta ondo Fraxkuren esanak\u2026<\/p>\n<p>\u2014Aizak, Iglesias. Enteratu al haiz kontzejal batzuek zer esaten duten?<\/p>\n<p>\u2014Ez ni; baina, gogoratzen zaidak zer izan leiken; ez duk gaitz asmatzia: eztirela sekulan onla bizitu, bake santu hontan.<\/p>\n<p>\u2014Hala uste duk? Gehientsuetan pasatzen zaiken bezala, hontan ere oker oa, ba. Lan gehiegitaz kejatzen dituk.<\/p>\n<p>\u2014Lan gehiegitaz!? Zertan aritzen dira, ba? Atxurtzen\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Ez, baina\u2026 Alegia, ziotek, lehenago bi minututan akabatzen zutela sesioa eta orain ia bi ordu pasatzen dutela.<\/p>\n<p>\u2014Ez ditek haxe ofizio txarra! Zer idea dute euden karguetaz? Etzaiotek orduan gogoratzen, kontzejal nahi dutela esaten dutenean, herriataz sakrifiziua egitera dihoazela?<\/p>\n<p>\u2014To\u2026! Ederra duk horixe. Etzaiotek orieri gogoratzen euden buruak edertzera dihoazela besterik, motell.<\/p>\n<p>\u2014Hala bada, sinisten diat esaten dukena: han preso egoteak min emango ziek\u2026<\/p>\n<p>\u2014Eta, gainera, erdi haserre bezela omen zioztek, Prudentxiok gauza guztietaz preguntak egiten dituelako.<\/p>\n<p>\u2014Hori ere bai\u2026? Gogor xamarra duk, haatik, hori. Zer da, bada? Eudek dena badakite? Edo, ez jakin-ta, etzaiote ajolik\u2026!?<\/p>\n<p>\u2014Ez. Alegia, esan nahiko ditek, haren galdetzearekin, eta trabak jartzearekin, denbora galtzen dela edo\u2026<\/p>\n<p>\u2014Bai, lehengo bizio txarrak dituk horiek; baina komeni duk pixkat sufritu azitzea, ikas dezaten ondo euden obligazioa. Hurren boto denboran, pentsatuko ditek hobeto komeni zaien edo ez. Ez dezatela uste izan, kontzejal egiten dela, prozesioetan beltzez jantzita ibiltzeko, eta meriturik handiena duela musikaren konpasean pausua hobeto eramaten duenak, baizik gauzak hobeki estudiatu eta soluzioa presentatzen duenak\u2026 Bi\u00f1on\u2026, esan zak: zein dire horrelako arrazoi ederrak ematen dituztenak?<\/p>\n<p>\u2014Hurrengo batean esango diat; gaurkoz aski duk horrekin. (<em>Fraschu<\/em>).<\/p>\n<p>(Bihar ezin eta gaur nator\u2026 Gaur San Fermin, ez Iru\u00f1ean ez inon, aurten festarik gabeko eguna\u2026 Prudentxio nor ote zen? Beti-betiko endreda-makila zailen bat).<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2020-07-07<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Legebiltzarrerako hauteskundeak heldu den igandean, aspaldiko partez, euskal herrietan. Ez herriz herriko udaltzainak (\u201ckontzejalak\u201d) hautatzeko, paratzeko, baina igual dio. Kontua da, zuk eta biok, gainerako herritarrekin, botatzen dugunaren arabera berean hautatuko ditugula politikoak, eta beren (h)aginte (p)ostuetan paratuko jauntxo-andere\u00f1oak (atzo arte txit arruntak, etzi laster txoil dotoreak), erabiliko dituztenak nahieran gure izarrak eta bizarrak&#8230; \u201cEz [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/840"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=840"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/840\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":841,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/840\/revisions\/841"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=840"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=840"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=840"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}