{"id":85,"date":"2013-12-04T11:51:57","date_gmt":"2013-12-04T10:51:57","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=85"},"modified":"2013-12-04T11:51:57","modified_gmt":"2013-12-04T10:51:57","slug":"tipulak-eta-zuhaitzak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2013\/12\/04\/tipulak-eta-zuhaitzak\/","title":{"rendered":"TIPULAK ETA ZUHAITZAK"},"content":{"rendered":"<p>Gure probintziako edozein herritan, gau ilun. Negu ataria izaki, etxe-giro. Hirurogeitaka urteko senar-emazteak, egarria kamustuta, seme-alaba birekin sukaldean afalondoren, alegre antzean. (Lauren arteko hitz jarduna entzunenean, ixo beste burrundara oro: itzal irratia, emenda telebista\u2026 Orain, bai; orain, hobeto). Semeak aitari, ziplo:<\/p>\n<p>\u2014Aita, emakumeek zenbat titi mota dauzkate?<\/p>\n<p>Aitak harritu samarrik:<\/p>\n<p>\u2014Hara, motel \u2013erantzuten dio\u2013, hiru titi mota zeudek. Hamabost urtetik hogeita hamarrera bitartekoak, sagarren edo udaren tankerakoak izan ohi dituk: ederrak eta lerdenak, ikusgarriak. Hogeita hamarretik berrogeita hamarrera bitartekoak, pikuen edo mangoen tankerakoak: politak, baina bera eta behera samarrak. Hirurogeikoak, berriz, tipulen tankerakoak\u2026<\/p>\n<p>\u2014Zer, aita? Tipulen, esan duzu, tankerakoak!? \u2013semeak.<\/p>\n<p>\u2014Bai \u2013aitak-. Begiratzen diek eta negargura ematen ditek, horra.<\/p>\n<p>Mahaiko gizaseme bien hauzia eta erauntsia entzunik, alabatxoari ere bere baitako barrunbeetan jakinmina ba sortu, eta:<\/p>\n<p>\u2014Ama \u2013atera zitzaion duda\u2013, zenbat pitilin mota dauzkate mutilek?<\/p>\n<p>Ama, ustekabean harrapatua, harri eta belarri gelditu zen bat-batean. Baina, bere senarrari zehar begiratua egin gero eta:<\/p>\n<p>\u2014Laztana, esango dinat ba\u2026 \u2013erantzun zuen amak\u2013. Gizonezkoek hiru aro ditizten, edo hiru bizitza aldi. Hamabost urtetik hogeita hamarrera, zakila Iratiko haritzaren parekoa dun: trinkoa eta gora handikoa, beneragarria. Hogeita hamarretik berrogeita hamarrera, zakila sahatsa edo makala dun: malgua, baina balekoa. Behin hirurogei urtetik aurrera, berriz, zakilak Gabonetako zuhaitza zirudin, neska\u2026<\/p>\n<p>\u2014Zer, ama? Gabonetako, esan duzu, zuhaitza dirudiela!? \u2013alabak.<\/p>\n<p>\u2014Baldinbetan! \u2013amak-. Hila zagon ipurditik hasi eta puntaraino. Koskabiloak, berriz, dekoratzeko beste ezertarako ez zeuzkan zintzilik. Eta hori besterik ez balitz, gaitzerdi. Zergatik urtean behin bakarrik plantatzen dun, urtean behin eta kito.<\/p>\n<p>Eta une hartantxe entzun zitzaien etxeko aitona-amonei salatik kantari:<\/p>\n<p>\u00abEz diamante, ez perla,<\/p>\n<p>ez urregorririk;<\/p>\n<p>alegrantzia baino<\/p>\n<p>ez dago hoberik!\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2013-12-04<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure probintziako edozein herritan, gau ilun. Negu ataria izaki, etxe-giro. Hirurogeitaka urteko senar-emazteak, egarria kamustuta, seme-alaba birekin sukaldean afalondoren, alegre antzean. (Lauren arteko hitz jarduna entzunenean, ixo beste burrundara oro: itzal irratia, emenda telebista\u2026 Orain, bai; orain, hobeto). Semeak aitari, ziplo: \u2014Aita, emakumeek zenbat titi mota dauzkate? Aitak harritu samarrik: \u2014Hara, motel \u2013erantzuten dio\u2013, hiru [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/85"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=85"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/85\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=85"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=85"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=85"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}