{"id":854,"date":"2020-08-12T07:39:19","date_gmt":"2020-08-12T06:39:19","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=854"},"modified":"2020-08-12T07:39:19","modified_gmt":"2020-08-12T06:39:19","slug":"aguantatu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2020\/08\/12\/aguantatu\/","title":{"rendered":"AGUANTATU"},"content":{"rendered":"<p>Aspaldi esan eta kantatu ere zigun gure Xenpelarrek: \u00abEzkondu eta ezkongai, guztiok ondo bizi nahi\u2026\u00bb. Duela 200 urte gaurko egunez jaiotako Iparragirreren beste bertso batek, berriz (garai bertsuan sortuak noski), ez du oihartzun gutxiago izan euskal herrietan: \u00abEzkongaietan zerbait banintzan, ezkondu eta ezer ez. Ederzalea banintzan ere, aspertu nintzan ederrez. Nere gustua egin nuen ta orain bizi naiz dolorez\u00bb.<\/p>\n<p>Bestalde, neure baitan artikulu hau mamitzen eta prestatzen ari nintzen bitartean, batere bila ibili gabe, bi datu edo notizia iritsi zaizkit belarrietara. Bata da, Suedian\u00a0 \u201cezkondua\u201d eta \u201cpozoia\u201d adierazteko hitz berbera daukatela: \u00abgift\u00bb. Eta bestea da, \u00ablantokiz (enpresaz) aldatu nahiko lukeen langile gehiago dagoela, andre-gizon langabetu baino\u00bb. Eta nik, oharkabean, buelta eman diot notizia horri: egoeraz (martxaz) aldatu nahiko lukeen ezkondu gehiago dagoela hemen, mutil- eta neska-zahar baino; alegia, ezkongabe baino ezkondu damutu gehiago dabilela gaur egun munduan.<\/p>\n<p>Eta ea zer demontretarako ote dakardan zera hau guztia? Honetarakoxe, horra. Denok gara eder zaleak eta guzti-guztiok nahi dugu ondo bizi. Alabaina, badirudi ezkontzak baduela berarekin halako \u201cpozoi\u201d edo atze latzen bat, nahi eta nahi ez \u201caguantatu\u201d beharrekoa urte luzetako martxan. Jakina da hori. Lehenago bizi guztirako \u201ceramaten\u201d zuten elkar ezkonduek; gaur egun, ordea, badirudi ezinezkoa dela: gutxi baitira ezkontzen, eta ezkondu askok laster baitu amore ematen\u2026 Lagunxar batek bi anekdota kontatu dizkit: bat, bere amarena; semearen lagun batena, bestea. Aditu ondo; gustatuko zaizkizu.<\/p>\n<p>Orain urte batzuk, aitaren eta amaren urrezko ezteiak mahai bete dotore gizenean ospatzen ari zirela (Itsasondo eta Ordizia bitarteko landa-etxe batean), nire lagunxar honi, pikaroa baita berez eta gurasoen ondo-ondoan ari baitzen bazkaltzen, amatxo zirikatu nahian noski, \u201cea nondik arraio ateratzen zaidan\u201d bere kolkorako eginez, isil-tarte batean, aitak aditzen ez ziolarik, liztor-mizto, hala galdetu omen zion ahopeka:<\/p>\n<p>\u2014Aizu, ama, eta\u2026 hainbeste urtean, zuek biotan zeinek aguantatu du gehiago\u2026? Entenditzen al didazu\u2026 Hainbeste gorabehera, hainbeste tirabira, hainbeste aldarte\u2026? Biotatik zeinek aguantatu du gehiago?<\/p>\n<p>\u2014Aguantatu, diozu? Biotan zeinek gehiago\u2026? Biok gehiago.<\/p>\n<p>Amak orduan eman zion erantzun biribil hura ez omen dauka ahazteko.<\/p>\n<p>Lagunxar beraren seme gaztea betiko adiskide batekin ari omen zen blagan, denbora asko ez dela. Hogeita bost urteko adiskidea, ingeniaria, etxe onekoa, futbolari fina, altua, guapoa, trebea, zentzuzkoa, etxerako modukoa\u2026<\/p>\n<p>\u2014Neska horrekin \u2013esaten omen zion honek hari, andregai berriagatik\u2013 erabat enamoratuta nabilek, txoratuta zeharo, ametsetan ere gogoan diat.<\/p>\n<p>\u2014Tira, tira \u2013solaskideak, adar-soinuan\u2013. Ez duk hainbesteraino izango. \u00a0 \u2014Baietz, ba! Halakorik ez zaidak sekula oraindainokoan gertatu, moteil.<\/p>\n<p>\u2014Egon hadi isilik; etzak txorakeriarik esan\u2026<\/p>\n<p>\u2014Apustua egingo diat: baietz urtebete aguantatu!<\/p>\n<p>Hahor, bada. Ezkon-bizitza ez da sekula santan erraza izan; ez orain, ez lehen. Halere, lehengoek berrogeita hamar urtean \u201caguantatzen\u201d zuten elkar, biek gehiago, asko! Gaur gazteek, ordea, maitea urtebetez \u201caguantatu\u201d eta, aski!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2020-08-12<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aspaldi esan eta kantatu ere zigun gure Xenpelarrek: \u00abEzkondu eta ezkongai, guztiok ondo bizi nahi\u2026\u00bb. Duela 200 urte gaurko egunez jaiotako Iparragirreren beste bertso batek, berriz (garai bertsuan sortuak noski), ez du oihartzun gutxiago izan euskal herrietan: \u00abEzkongaietan zerbait banintzan, ezkondu eta ezer ez. Ederzalea banintzan ere, aspertu nintzan ederrez. Nere gustua egin nuen ta [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/854"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=854"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/854\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":855,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/854\/revisions\/855"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=854"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=854"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=854"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}