{"id":87,"date":"2013-12-18T11:40:25","date_gmt":"2013-12-18T10:40:25","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=87"},"modified":"2013-12-18T11:40:25","modified_gmt":"2013-12-18T10:40:25","slug":"mundua-konpontzen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2013\/12\/18\/mundua-konpontzen\/","title":{"rendered":"MUNDUA KONPONTZEN"},"content":{"rendered":"<p>Zientzialari batek, munduaren atarramendu txarrarekin kezkaz beterik, zerbait egin beharra zegoela agindu zion bere buruari; zertxobait, pittin bat bederen, arazoak konpontze aldera. Eta bere laborategian orduak eta orduak igarotzen zituen konponbideren baten bila-bilaka.<\/p>\n<p>Egunetako batean, behin, zazpi urteko bere semea sartu zitzaion iker-gelara, lanean laguntzeko prest. Ez zion graziarik egin umeak jarduna etetea, eta jolas egitera alde egiteko, faborez, beste bazterren batera handik, egin zion erregu. Ez alferrik: umeak ez zuela alde egingo. Aita, orduan, pentsatzen jarri zen umemoko hari nola demontre jolas-eragingo ote zion bake-bakean. Eta hara, derrepente, non bistaratzen duen aldizkari batean mundu osoko mapa bat. Horratx, horixe behar berak.<\/p>\n<p>Guraize batzuk hartu, mapa puska txikitan moztu eta, roilo bat zinta gardenarekin batera, semeari emanik: \u00abPuzzleak gustukoak dituanez hik \u2013esan zion\u2013, hemen duk mundua txiki-txiki eginda, inortxoren laguntzarik gabe heuk konpon dezaan\u00bb.<\/p>\n<p>Aitaren irudikoz, mutikoak hamar bat egun ere behar izango zituen noski mapa konpontzen; baina, bai zera. Handik ordu asko baino lehen, bere umea somatu zuen lasai asko hoska:<\/p>\n<p>\u2014Aita, aita! Kito: bukatu dut dena.<\/p>\n<p>Aitak nola sinistuko zion, bada!? Ume mukizu hark nola arraio birmoldatuko zuen, bada, sekula lehenago ikusi gabeko mapa bat? Ezinezkoa zen! Sinesgaitz, beraz, altxatu zituen begiak mahaiko lan-orrietatik, umegorri baten lan lardaxkaren bat ikusiko zuelakoan. Bere harridurarako, ordea, osorik zegoen mapa; osorik eta zuzen. Puska guzti-guztiak bakoitza bere tokian zeuden, arraiopola. Nola zitekeen, baina, hori!? Nola asmatu ote zuen mutikoak? Galdegin ere, halaxe galdegin zion aitak semeari, harri eta zur:<\/p>\n<p>\u2014Hik ez hekien-eta mundua nolakoa zen, seme; nola kristo lortu duk?<\/p>\n<p>\u2014Aita \u2013erantzun zuen mutil koxkorrak\u2013, nik ez nekien mundua nolakoa zen. Baina, aldizkaritik mapa atera duzunean, orriaren atzeko aldean, gizon baten irudia ikusi dut. Beraz, mapen puskei buelta eman eta gizona berrosatzeari ekin diot, gizona banekielako nolakoa zen. <em>Gizona konpontzea lortu dudanean, orriari buelta eman, eta konturatu naiz mundua konpondu dudala<\/em>.<\/p>\n<p>* * * * * *<\/p>\n<p>(<strong>Gabriel Garc\u00eda M\u00e1rquez<\/strong> omen da\u00a0 ipuin labur honen autorea. Omen. Bai ote? Ez dakit, bada\u2026 Dakidana da, baldinbetan!, ipuin labur honen itzultzailea, gaztelaniatik euskarara bueltan, ni neu izan naizela. Itzulgaia konpontzea lortu dudanean, hizkuntzari buelta eman berriro, eta konturatu naiz ipuina konpondu egin dudala).<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2013-12-18<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zientzialari batek, munduaren atarramendu txarrarekin kezkaz beterik, zerbait egin beharra zegoela agindu zion bere buruari; zertxobait, pittin bat bederen, arazoak konpontze aldera. Eta bere laborategian orduak eta orduak igarotzen zituen konponbideren baten bila-bilaka. Egunetako batean, behin, zazpi urteko bere semea sartu zitzaion iker-gelara, lanean laguntzeko prest. Ez zion graziarik egin umeak jarduna etetea, eta jolas [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/87"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=87"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/87\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=87"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=87"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=87"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}