{"id":883,"date":"2020-10-28T08:40:27","date_gmt":"2020-10-28T07:40:27","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=883"},"modified":"2020-10-28T08:40:27","modified_gmt":"2020-10-28T07:40:27","slug":"ita-ito-eta-kito","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2020\/10\/28\/ita-ito-eta-kito\/","title":{"rendered":"-ITA, -ITO eta KITO"},"content":{"rendered":"<p>Badakit ondo, ondotxo jakin ere, nonahitik datorren, nonahi dabilen edota nor-nahik darabilen euskerak kritikak jasoko dituela batetik zein bestetik. Badut eskarmentu ederra. Batzuetan, putz-harro ulergaitz kaka-loratua irizten delako; eta, besteetan, trakets oker eskasa omen delako. Lehenbizi, dakigunetik, garbitasun erabatekoa ipini zen lege eredu (garbizaleak); hurrena, euskara batuaren \u201ch\u201d zorionekoarekin (eta abarrarekin) euskaldunok berriro bitan banatu ginen; eta orain, momentuz, gure ume eta gazteen euskara maila eskasa dabil notizia egunotan, koronabirusa aitzakia hartuta. (Umeak ikastolara ezin joanik luzaro egon omen direlako; euskera han bakarrik bizi balitz bezala).<\/p>\n<p>Analisia serio sakonak beste jende aditu handitu frankori utzita, gaur ere umore punttuarekin nahi nuke gure solasaldi hau eraman. Eta ekarri, aita-seme bi, telebistetan aspalditxoan txit famatuak dabiltzanak nahi nituzke nire kontuotara ekarri. Izenik eman beharrik ez da. Agudo ezagutuko dituzue\u2026 Batek urteak daramatza sukalde proposamenak gaztelaniaz egiten; aitak. Bestea, semea, euskal herrietara bisitak egiten aritu izan da erderaz, eta, orain denbora asko ez dela, horra non hasi zaigun \u201csukalerrian\u201d euskeraz\u2026<\/p>\n<p>Bueno, bada. Bai aita eta bai semea, biak ala biak sukaldeko kontuetan ari direla, gehiegizko zaleak dira hitzak -ita edota -ito txikigarriarekin ematen. Batez ere aita, gaztelaniaz. Semea antzeko-parezido hasi zen euskeraz ere, baina badirudi, norbaitek abisua emanda, txikigarritxo hori konpondu duela pixkat. Boligrafoa eta papera hartuta egon naiz bizpahiru egunetan apunteak hartzen, aita-semei beren programan begira. Aitarenak akaberarik ez dute; kabitzen ez zaizkit hemen, inola arraio: \u201ccortecitas, cremita, vinito, morcillita, pimientito, corchito, caldito, cebollita, ajito, basurita, sopita, pescadito, corderito asadito\u201d, eta hamaikatxo \u00a0halako astero-astero, hitzetik hortzera, ikus-entzulearen belarriak -itaz eta- itoz itoz. Lapiko zabal astun bati ere \u201ccazuelita\u201d esaten dio.<\/p>\n<p>Semeari eskertu behar dizkiogu euskaraz ere programak egiten hasi izana, hika gainera (bejondeiala!), ze aurreko urteetan euskaldun peto-petoekin kastellanoz aritu izan baita, tamalez, programak betetzen. Aitaren edo etxeko eraginez, noski, honek joera izan du orain artean -ita edota-ito hitz akabera horiek erabiltzen, baina badirudi zuzendu duela okerra, eta azkenaldian txukunago dabilela; hala iruditu zait. Harenak dira jasota dauzkadanok: \u201ctapita, trufita, grumito, tipulita, kutxilito, kutxarita, pintxito, zentralita, potolito, palmerita, lazito, konito txiki bat\u2026\u201d. Gehiegi, nooo\u2026!?<\/p>\n<p>Ez dira, ordea, aurkezle eta konbidatuen artean euskarazko sukalde (eta bestelako) saioetan entzuten diren disparate edo oker negargarri\/barregarri xamarrak. Lapiko edo eltzeari \u201cputxeroa\u201d behin eta berriro deitzea ez da askoz hobea, adibidez. Edo behin eta berriz \u201cgatz<u>a<\/u> pixkat\u201d esan eta esan aritzea; edota \u201cy ya est\u00e1, se acab\u00f3\u201d. \u201cGatz pixkat\u201d esaten da, \u201ca\u201d gabe; eta \u201cya est\u00e1\u201d esateko, zer gure \u201ceta kito!\u201d baino esamolde hoberik. (Beste baterako utziko dut ETB-1eko beste bi gizasemeren euskera itsusi markakoa: \u201cabellanak, llamamentua, ojo-ojo-ojo!, ojo al Kristo!\u201d eta abar zabar zatarra. \u201cSaio handi, euskara txiki\u201d).<\/p>\n<p>Eta errosario honi nolabait graziazko amaiera emate aldera, txikigarria euskeraz zein da jatorrena: -ito ala -txo? Ez omen dago argi, garbizaleentzat. Izan ere, sagardotegira goazenean, nola esan behar dugu: \u201cTxotx-txo!\u201d ala \u201cTxotx-ito!\u201d?. Eta goxo-dendan eskatzean: \u201cbizkotxito\u201d ala \u201cbizkotxotxo\u2026?\u201d.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2020-10-28<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Badakit ondo, ondotxo jakin ere, nonahitik datorren, nonahi dabilen edota nor-nahik darabilen euskerak kritikak jasoko dituela batetik zein bestetik. Badut eskarmentu ederra. Batzuetan, putz-harro ulergaitz kaka-loratua irizten delako; eta, besteetan, trakets oker eskasa omen delako. Lehenbizi, dakigunetik, garbitasun erabatekoa ipini zen lege eredu (garbizaleak); hurrena, euskara batuaren \u201ch\u201d zorionekoarekin (eta abarrarekin) euskaldunok berriro bitan banatu [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/883"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=883"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/883\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":884,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/883\/revisions\/884"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=883"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=883"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=883"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}