{"id":886,"date":"2020-11-04T08:42:13","date_gmt":"2020-11-04T07:42:13","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=886"},"modified":"2020-11-04T08:42:13","modified_gmt":"2020-11-04T07:42:13","slug":"halloween-inaute","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2020\/11\/04\/halloween-inaute\/","title":{"rendered":"HALLOWEEN\/INAUTE"},"content":{"rendered":"<p>Joan den asteburuan mundu zabal gehienean ospatu duten Halloween (hemen oraintsuko eta aurten triste) jai egunaren ondoren, eta gure Inauteriak (hemen antzinako eta hurrengoak gutizia) berriz lehenbailehen gozatzeko zain, hara zer berri iritsi zaidan. Bilbo hiriko auzo koxkor batean gertatua omen da. \u00abInor ez da baztertua izango, edo zoritxarreko\u00bb, Aita Santu Frantziskok esana.<\/p>\n<p>Arratsaldean artean goiz iluntzen hasi berri, moja batek taxia hartu eta, faborez, eraman zezala eskatu zion gidariari, nora zehatz esango ez dudan moja komentura. Abiatu dira\u2026 Bidean, joanean-joanean, taxista, ispilutik bi begien bazterrez so, aioan zeramala ohartu zen moja. Muzindu xamarrik, galdetu zion:<\/p>\n<p>\u2014Gizona\u2026 Atzera begira-begira, zer ikusten duzu\u2026!?<\/p>\n<p>\u2014Barka, ama. Lotsa ematen dit egia esateak, lotsa kuanto. Ez zinduzket inola ere mindu nahi. Jainkoak goarda\u2026!<\/p>\n<p>\u2014Ene, bada\u2026 Nire bizialdian, seme, gauza asko ikusia naiz ni; eta ez dut uste mindu nazakeen ezer esan dezakezunik zuk\u2026 Hamaikatxo entzuna naiz!<\/p>\n<p>\u2014Ba\u2026 Esango dizut, ba\u2026 Nire bizitza guzti-guztian amets edo fantasia edo halakoxe zera bat eraman izan dut neurekin, barrendik albora utzi ezinda: moja batek niri aho sexua egitea. Horra; bota dut; ez zaitez haserretu\u2026<\/p>\n<p>Gozorik gabeko gizon haren atzean, musua izurturik, mutu zen geratu istanteko moja. Isiltasun astun baten ondoren, ordea:<\/p>\n<p>\u2014Ba\u2026 \u2013esan zuen totelka\u2013, lehen-lehendabizi, katolikoa behar zenuke izan; eta, gainera, solteroa.<\/p>\n<p>\u2014Bai, bai! \u2013hitz bizian taxistak, bero-bero\u2013. Katolikoa nauzu eta solteroa!<\/p>\n<p>Kontrako argudio gehiagorik ez, nonbait, mojak orduan eta amor eman behar izan zuen; ez bekozko zimurrez, agidanez. Taxistaren esanera jarri zen. Kale ilun motz batean sartu autoa eta atzeko jarlekuan etzan zen taxista. Begi argia egin eta gozo-gozo hartu zuen serorak gizona: zer nahi eta harekin eztitu zuen, atsegin ederrez.<\/p>\n<p>Harekikoak egin zituenean, ordea, zer\u2026?, eta negarrez hasten ez zaio, bada, damu-minetan estu eta larri gizona!? Mojak galdera, gozatsu:<\/p>\n<p>\u2014Ene Maria Santisima\u2026! Zer duzu\u2026? Zergatik ari zara negarrez\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Barka bekit, ama. Barka! Ateoa naiz ni eta ezkonduta nago. Horra egia.<\/p>\n<p>\u2014Zaude lasaia, gizona \u2013orduan moja serora ustezkoak\u2013. Neu gay nauzu, homosexuala; Leontzio dut izena, Leontzio Enga\u00f1abeitia; eta Deustura noa Halloween mozorro-festara.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Pasadizo honek ez ditu noski euskal herrietan bazterrak harrotuko, ezta jendea farrez itoko ere, seguru asko; ipiniko dio, ordea, baten bati aurpegi mukerra, likiskeria nazkagarriak besterik ez omen direla-eta kontu lotsagabeok. Hor konpon bakoitza. Frantzisko Aita Santuak esan berri digu homosexuala ez dela baztertua izan behar, inor ez delako horregatik gaizto. Beraz, bada\u2026!<\/p>\n<p>Gainera, beti-bateko albiste triste eta iruzkin alarmista etengabeko gau eta egunotan, Halloweenetik gure Inauterietara begira zain, ausart gaitezen abestera: \u00abUtik! Goazen kalera txisteak kontatuz, lizunezko kondaira ahaztuak kantatuz, berdekeriak ere idatziz prantatuz, zorionik ez baita dolua muntatuz\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2020-11-04<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joan den asteburuan mundu zabal gehienean ospatu duten Halloween (hemen oraintsuko eta aurten triste) jai egunaren ondoren, eta gure Inauteriak (hemen antzinako eta hurrengoak gutizia) berriz lehenbailehen gozatzeko zain, hara zer berri iritsi zaidan. Bilbo hiriko auzo koxkor batean gertatua omen da. \u00abInor ez da baztertua izango, edo zoritxarreko\u00bb, Aita Santu Frantziskok esana. Arratsaldean artean [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/886"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=886"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/886\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":887,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/886\/revisions\/887"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=886"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=886"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=886"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}