{"id":889,"date":"2020-11-11T08:53:02","date_gmt":"2020-11-11T07:53:02","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=889"},"modified":"2020-11-11T08:53:02","modified_gmt":"2020-11-11T07:53:02","slug":"hitza-zuri-azioa-ziri","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2020\/11\/11\/hitza-zuri-azioa-ziri\/","title":{"rendered":"HITZA ZURI, AZIOA ZIRI"},"content":{"rendered":"<p>Edozein jarrera edota jokaera zuritzeko arrazoiak beti badira. Horretan abilak asko daude; gure inguruan egon ere. Bai, alafede. Baina, horretan abil, iaio, trebe, praktiko aprobetxategi profesionalak politikoak ditugu; dudarik ez. Atsotitzak hala dio: Politiko-solas, gezur-solas. Baita hauxe ere: Itxuraz txori, izatez bele. Izan ere, itxurak eta azal-apainak egiten artistak dira. Han-hemen.<\/p>\n<p>Nik gaurkoan Errusiatik Israelera estatua batekin bidaian doan gizaseme arrunt baten pasadizoa kontatuko dut. Baina, igual-igual izan zitekeen Arabia Sauditik Madrilera Errege espainiarra, Bin Abdulaziz baten estatuarekin; edo Tramp bera, Txinatik New Yorkera Mao Zedong-enarekin\u2026 Kontua zera da: abila izatea \u201czuretzat latin; niretzat jakin\u201d egiten. Oraintxe entendituko duzu.<\/p>\n<p>Behin legeko bere berrogeialdia egin eta gero, judu errusiar bati baimena eman zioten Israelera joan zedin. Moskuko aireportuan, ordea, maleta barruan Leninen estatua bat aurkitu zioten eta:<\/p>\n<p>\u2014Zer da hau? \u2013galdetu zuen aduana-zainak.<\/p>\n<p>\u2014Galdera ez-zuzena, funtzionario jauna. \u00abNor da hau?\u00bb beharko zukeen izan zure galdera; nik, hartara, honela erantzuteko: \u00abLenin Kamarada duzu; sozialismoa hemen hauetan paratu eta errusiarren etorkizun oparoa preparatu zuena. Gure heroia etengabean gogoratzeko daramat neurekin\u00bb.<\/p>\n<p>Haren abertzaletasuna miretsiz, fede onez utzi zion pasatzen ofizialak.<\/p>\n<p>Hegaldia gorabeherarik gabe (arazorik gabe, alegia) egin ondoren, Tel Aviv-eko aduanan ere harrapatu zuten gizona estatua susmagarri harekin, eta:<\/p>\n<p>\u2014Zer da hau? \u2013galdegin zioten.<\/p>\n<p>\u2014Galdera ez-zuzena, mugazain jauna. \u00abNor da hau\u00bb beharko zukeen izan zure galdera; nik, hartara, honela erantzuteko: \u00abLenin duzu, Lenin; judua nintzelako, Errusiatik kanpora bota ninduen putakume malapartatu halakoa. Nire bizialdi guzian egunero madarikatu ahal izateko dakart neurekin\u00bb.<\/p>\n<p>Funtzionario israeldarrak, txaloka ia, besterik gabe utzi zion pasatzen.<\/p>\n<p>Hango bere etxe berrian bizitzen hasi orduko, salako paretaren erdian, lehentasunezko puntuan estatua ipini eta afaltzera gonbidatu zituen lagunak. Haietako batek, figura hura hain agerian dotore jarria bistaratu orduko:<\/p>\n<p>\u2014Nor da hori? \u2013galdegin zuen.<\/p>\n<p>Eta gure gizonak orduan erantzun:<\/p>\n<p>\u2014Ez da zuzena zure galdera, adiskidea. Zuk galdetu behar zenidan \u00abZer da hori?\u00bb. Eta orduan nik gisa honetan erantzungo nizukeen, hara: \u00abHamar kilo urre huts dituzu; hamar kilo urre, Errusiatik zergetan ez ezertan xentimorik ere ordaindu gabe, ez aduanan ez inon deus ere deklaratu gabe, ekarri ditudanak\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Orain, uste dut, ulertzen duzula bai titulua (hitza zuri, azioa ziri); baita arestian aipatu dizudan ateraldi bihurritxoa ere (zuretzat latin; niretzat jakin). Politikoek hitzetik hortzera sartzen baitigute elea zuri eta ziria zorrotz. Politika omen delako, izan ere, kaka-zahar bera hamaika modutara kontatzeko sistema, bere uste ustez sendoan, edo fanatismoan, errotuta dauden tonto tuntun franko engainatzeko. Zer pentsatua eman dit, zer pentsatua eman didanez, guaxapez iritsi berri zaidan istorio edo historia edo parabola edo dena delako honek\u2026<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2020-11-11<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Edozein jarrera edota jokaera zuritzeko arrazoiak beti badira. Horretan abilak asko daude; gure inguruan egon ere. Bai, alafede. Baina, horretan abil, iaio, trebe, praktiko aprobetxategi profesionalak politikoak ditugu; dudarik ez. Atsotitzak hala dio: Politiko-solas, gezur-solas. Baita hauxe ere: Itxuraz txori, izatez bele. Izan ere, itxurak eta azal-apainak egiten artistak dira. Han-hemen. Nik gaurkoan Errusiatik Israelera [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/889"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=889"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/889\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":890,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/889\/revisions\/890"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=889"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=889"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=889"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}