{"id":89,"date":"2013-12-25T11:27:33","date_gmt":"2013-12-25T10:27:33","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=89"},"modified":"2013-12-25T11:27:33","modified_gmt":"2013-12-25T10:27:33","slug":"nor-nagusi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2013\/12\/25\/nor-nagusi\/","title":{"rendered":"NOR NAGUSI!?"},"content":{"rendered":"<p>Aspaldi-aspaldi hartan, Jesus Belenen jaio baino askoz ere lehenago, andrea eta gizona sortuak izan zirenean, une batean, gorputzaren atalak eta soineko organoak eztabaidan hasi ziren lehiatuki bata bestearekin, grinaz, ea nork jarri behar ote zuen guztien nagusi; zertarako?, eta gorputzaren burubidea zuzen eta egoki egiteko.<\/p>\n<p>Garunak garbi adierazi zuen: \u00abHemen inor nagusi izatekotan, ni; neuk agintzen baitut zuen guztion funtzionamenduan; nire azpiko zaituztet\u00bb. Bihotza ere ez zegoen isilik egoteko, eta: \u00abNik beharko nuke nagusi izan, neuk daramadalako odola noranahi, gorputz osoak funtziona dezan\u00bb. Begiek ere bazuten argudio aski: \u00abInor izanenean, gu nagusi. Gorputzak ez daki-eta nora jo, guk gidatu gabe\u00bb. \u00abGidatu, gidatu\u2026 \u2013erantzun zien begiei hankek\u2013. Gidatzeak balio du bost, baldin gorputza eramaten ez badugu guk gainean hartuta! Gu, hortaz, nagusi; zer arraio, gero!\u00bb. Urdailak ere hitz egin zuen: \u00abNi izango nauzue nagusi, nik elikatzen zaituztet zuek guztiak eta\u00bb.<\/p>\n<p>Hala, banan-banan, bero-bero, jardun izan zuten luzaz organoek eta atalek. Han, zirt edo zart, beharko hautsi-urratuak nolabait egin. Halako batean, kaka, denen erdian sartuta, uste sendoz mintzatu zitzaien: \u00abUtik denak. Har nazazue ni nagusi\u00bb. Esan bazuen, esan zuen: hango barre-algarak, hango irri-oihuak, lehertu beharrean burlaz\u2026 Sudurrak bota zuen: \u00abBai, hi nagusi egingo haugu oiloak pixa egiten duenean!\u00bb Eta larru-azalak: \u00abBai, infernuan elurra egiten duen egunean!\u00bb. Eta birikak: \u00abBai, haizerik ibiliko ez den urtean\u2026!\u00bb. Ez zion-eta gutxi erasan lagunen burla-haizeak, orduan kakak larderiaz ebaki zuen berbaldia: \u00abHemen ni nagusi edo, bestela, zeuek ikusi\u2026\u00bb. Eta bost egun egon zen, bost egun oso egon zen, irten nahi ezta.<\/p>\n<p>Gorputza eztanda egiteko zorigaiztoan jarri zen, urdaila zart eta plast egiteko puntuan; begiak laino lauso ipini ziren, hankak ikaran dardariko; bihotza, berriz, ia hilean\u2026 Eta estualdi larri halakoan, denek bat egin eta oihukatu zuten: \u00abBiba kaka! Izan dadila kaka guztion nagusi!!!\u00bb. Eta, harrezkeroztik, edozein kaka izan daiteke andre eta gizonen nagusi.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2013-12-25<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aspaldi-aspaldi hartan, Jesus Belenen jaio baino askoz ere lehenago, andrea eta gizona sortuak izan zirenean, une batean, gorputzaren atalak eta soineko organoak eztabaidan hasi ziren lehiatuki bata bestearekin, grinaz, ea nork jarri behar ote zuen guztien nagusi; zertarako?, eta gorputzaren burubidea zuzen eta egoki egiteko. Garunak garbi adierazi zuen: \u00abHemen inor nagusi izatekotan, ni; neuk [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/89"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=89"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/89\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=89"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=89"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=89"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}