{"id":894,"date":"2020-11-25T09:38:08","date_gmt":"2020-11-25T08:38:08","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=894"},"modified":"2020-11-25T09:38:08","modified_gmt":"2020-11-25T08:38:08","slug":"zumalakarregi-lumak-dakar-egi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2020\/11\/25\/zumalakarregi-lumak-dakar-egi\/","title":{"rendered":"ZUMALAKARREGI, LUMAK DAKAR EGI"},"content":{"rendered":"<p>Hitzetik hortzera dabil irrati-telebistetan \u201csalba ditzagun Gabonak\u2026!\u201d. Baina, agidanez, salbatuko ez ditugunak aurten Sanandresak dira Ormaiztegin. Kito gure afaria, kito gure kantaldiak, kito gure lagunartea\u2026, apartean bizi garenontzat, behintzat. Odolkiren bat iristen bazaigu, sikiera, gaitzerdi\u2026 Sanandresak aldrebesak aurten ormaiztegiarrontzat\u2026 Ezin ahaztu du batek jaioterria; nolatan, ba!? Ormaiztegi gogoan, beraz, aportazio gisa, hiru gauzatxo garrantzitsu nahi nituzke berriro nire lumaz gogora ekarri Zumalakarregiri buruz: Osaba Tomasen tortilla, zauria eta abertzaletasuna.<\/p>\n<p>Hasteko, patata-tortillarena. Hainbat gerrilatan aipu eta sona handiak lortu zituen ormaiztegiarrak asmaturik izango zuen patata-tortilla, noski, bere mutilekin Arabako lautadatik Nafarroako Allingo bailarara bildu zenetakoren batean. Nonbait, jateko gauza asko ez, baina patata eta arraultza franko tokatu (ostu, harrapatu\u2026) eta Aranburu bere sukaldariari horrela-eta-horrela eginarazi omen zion, Larriongo andreek erdi-jolasean aholkatuta. Ez da hau nik asmatua; Larrion inguruko herrietako zaharrei hala entzun izan diet. Agidanez, Nafarroa erdi ingurumari hartako etxe batzuetan hasiak omen zeuden tortilla arraultzaz, patataz eta ogi-papurrez egiten: hortik ikasirik izango zuten Zumalakarregik eta haren sukaldariak patata-tortila egiten. Gerora, onean, agian, beharbada eta akaso, gure Osaba Tomasen karlista mutil haiek zabaldurik izango zuten patata-tortilla euskal herrietara eta, ondorioz ondoren, mundura\u2026<\/p>\n<p>Bigarren, perdigoi-zauriarena. Jaun jeneral karlista handia, ez zuen bala liberal batek zauritu; ez zuen fusil-bala batek gerran hil. Gure Tomas heriotzara abiarazi zuen tiro \u2018galdu\u2019 haren historia ez da ondo kontatzen. Hara zer gertatu omen zen egiaz, agidanez. 1835eko ekainak 15. Bego\u00f1ako pikondoetan, artean Bilbon gerra-hotsik apenas zela, bi mutil koskor gordeka-gordeka txoritan omen zebiltzan \u201ctxinbera\u201d batekin (txinberak perdigoi gisakoak tiratzen ditu; txinboak txori batzuk dira; <em>txinbo<\/em> bilbotarrei esaten zaie). Mutikoetako bat Azkuenaga zen; haren lagunaren izenik ez zaigu iritsi. Azkuenagarena zen txinbera, eta oso harro zegoen mutila bere armaz eta punteriaz. Hartan, arbola-tarte batetik, jo dute Bego\u00f1ako plaza, eta dezenteko distantziara, udaletxeko balkoitik Bilbo zabalera begira-begira, ikusi dituzte gizaseme batzuk zutik. Gure Azkuenaga honek apustu egin dio lagunari: \u00abHemendik tiratu eta baietz balkoia jo?\u00bb. Lagunak: \u00abEzetz!\u00bb. Tiro egin du Azkuenagak bere txinberaz eta jo du, tamalez, Tomas jauna belaun parean\u2026 Hortik aurrerakoa, nik besterik ezer esan gabe ere (zauri gaiztotzea, petrikiloa, osakidetza\u2026), historia jakina da. Handik hogeita bat egunera zendu zen Zegaman Zumalakarregi, 47 urterekin.<\/p>\n<p>Eta hiru gauzatxo garrantzitsu burutze aldera, Tomas Zumalakarregi hil eta 101 urtera, 1936an, karlistek, falange-ta-reketeekin batera, Francoren aldera egin zutelako, traidoretzat jo zituzten euskaldun gorriek. Jakina da ere Tomas Espainiako armadan kapitain ibilia zela. Baina\u2026 Gurrutxaga historialariak dio: \u00abZabal zebilen zurrumurrua herriz herri: Zumalakarregik Euskal Estatu Librea sortu nahi zuen\u00bb. Agustin Xahok: \u00abEuskal tropa karlistak Don Karlosen alde ziren borrokatu, hark euskal foruak eta euskal nortasuna zinez babestekotan\u00bb. Somervillek: \u00abPrest zegoen euskal herriek eskaini nahi zioten koroa onartzeko; prest, \u201cTomas I.a, Nafarroko errege eta Bizkaiko jaun\u201d izenez gobernatzeko\u201d\u00bb. (Ederra zatekeen: Euskal Herri askean, lehen erregea, ormaiztegiarra\u2026!).<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2020-11-25<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hitzetik hortzera dabil irrati-telebistetan \u201csalba ditzagun Gabonak\u2026!\u201d. Baina, agidanez, salbatuko ez ditugunak aurten Sanandresak dira Ormaiztegin. Kito gure afaria, kito gure kantaldiak, kito gure lagunartea\u2026, apartean bizi garenontzat, behintzat. Odolkiren bat iristen bazaigu, sikiera, gaitzerdi\u2026 Sanandresak aldrebesak aurten ormaiztegiarrontzat\u2026 Ezin ahaztu du batek jaioterria; nolatan, ba!? Ormaiztegi gogoan, beraz, aportazio gisa, hiru gauzatxo garrantzitsu nahi [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/894"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=894"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/894\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":895,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/894\/revisions\/895"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=894"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=894"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=894"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}