{"id":903,"date":"2020-12-09T08:24:16","date_gmt":"2020-12-09T07:24:16","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=903"},"modified":"2020-12-09T08:30:48","modified_gmt":"2020-12-09T07:30:48","slug":"naka","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2020\/12\/09\/naka\/","title":{"rendered":"\u00d1AKA&#8230;!"},"content":{"rendered":"<p>Internet, telebista, telefonia eta abarren kontratazioekin bezalaxe, erne ibili beharra daukagu (urteetan aurrera xamar gabiltzan jubilatuok, batik bat), gure autoaren aseguruarekin ere. Zer dela eta? Gure autotxoaren ezbeharrak eta matxurak konpontzeko baino askozaz ere aztiago eta bizkorrago dabiltzalako konpainia guztiak auto-jabeari, geuri, \u00f1aka egiteko. \u00d1aka\u2026! Hau da, iruzur, amarru, txandrio eta lapurreta, lege-legera, egiteko. Ez da hau gauza berria, ez. Begira zer zioten duela 152 urte: \u00abAllegatuz bat-banaka\/, guziak gaiztakerian\/, gu adoratzeko, \u00f1aka!\/ itten dute burlerian\u00bb. Gu adoratze itxuran, gaiztoz eta burlaz \u00f1aka egiten digutela, alegia. Ala-purra-purra eta\u2026 lapurreta!<\/p>\n<p>Internet, telebista eta telefonoekin \u201cetxe-etxeko\u201d konpainia batekin ibili izan gara urte askoan lasai politean; harik eta konturatu ginen arte \u00f1aka egiten zigutela lotsagabe nabarmen, urtetik urtera kuota pixkana-pixkana igoz-igoz, normala baino hiru aldiz gehiago kobratzera iristeraino\u2026 Haserre sutan, di-da, baja eman eta konpainia berri bat kontratatu genuen, 150 eurotatik 50 jaitsiz\u2026 Autoa ere aspaldi aldatu nuen aseguru-etxez; \u201cetxe-etxekoa\u201d hau ere. \u00a0Urte luze askoz mantendu izan naiz bertan kuota zintzo ordainduz, batere istripurik gabe. Halere, baina, urtetik urtera ikusten genuen etxean, kuota hori inoiz jaisten ez, eta igotzen-igotzen ari zela itxuragabe, lehen halako bi eta hiru eta gehiago ere kobratzeraino. Alakoino!<\/p>\n<p>Honezkero bi hilabete ere izango dira kontu eske joan gintzaizkiena: ea begira zezatela, bada, gure kuota hori; 20 urteko kotxe xahar batentzat 500 euro urtero ordaintzea gehixko ez ote zen\u2026 Baietz, noski; kontutan hartuko zutela, egoteko lasai\u2026 Dena irri goxo eta hitz ponpoxo\u2026 Aurreko astean gutuna bidali zigun aseguru-etxe horrexek: \u00abHilabete eta erdi barru, urtarrilaren halako egunetan, zure autoaren asegurua jasoko dugu, betiko eran, betiko kutxatik\u2026\u00bb. Gutuna aski luzea bai, baina ez zekarren zein aseguru baldintzak neuzkan eta, nagusiki, zenbat kobratuko zidaten. Berriz ere haserre sutan telefonoz deitu eta neska atsegintsu bat: zenbat didazue kobratuko?, eta 500 euro; zergatik ez dator kartan?, eta ipini beharko luke; kontutan hartu al dituzue gure aurreko kexak?, eta seguru baietz; ze aseguru daukat?, eta \u201ca terceros \u00f3pimo\u201d, hots, sute, beira hautsi, karnet galdu eta abar sartzen zela; nik ez nuela noski halakorik egundo inon sinatu!; eta baiezka-baiezka neska poxpolina\u2026 Zakurraren biolina!<\/p>\n<p>Guk ere badugu ordea, zorionez, laguntzaile aproposa aldean, legegizon asko baino ere defendatzaile prestuagoa, eta hari kontatu genion gure mina eta ezina. Egin zuen, nonbait, bere deia; egin zuen bere demanda, eskabideak irmo bezain zehatz markatuz (\u00abeta hala izan ezean, baja emango dugu eta tururu!\u00bb). Gauza da biharamunean bertan deia jaso genuela etxean beste andre otzan ezti batena, esanez, eskuartean omen zeuzkala gure aurreko kexak, aztertu omen zituztela eta konforme, baietz: 250 \u20ac kobratuko omen digutela aurrerantzean. Ez barkamenik, ez \u2018laguntzailearenik\u2019, ez deus ere. Berek hala nahita zen guzia. Bale, balekibale, ez duk-eta kale! Erdira jaitsi zaigu urteko ordaina, alajaina.<\/p>\n<p>Harrezkero, lasaiago dago gure 20 urteko auto xaharra, lau keinukariak \u00f1ir-\u00f1ir-\u00f1ir-\u00f1ir!, ironiaz irri-mirrika hasteko pronto. Hondarribiatik astean behin enkargutara Irunera, hilean behin zinera Donostiara, urtean behin odolkitara Ormaiztegira. Bitartean, egunero 1,555 \u20ac ordaindu beharra? Ez dago deretxorik! Eguneroko ogiak, periodikoak, baxoerdiak horixe du balio, aladedio\u2026!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2020-12-09<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Internet, telebista, telefonia eta abarren kontratazioekin bezalaxe, erne ibili beharra daukagu (urteetan aurrera xamar gabiltzan jubilatuok, batik bat), gure autoaren aseguruarekin ere. Zer dela eta? Gure autotxoaren ezbeharrak eta matxurak konpontzeko baino askozaz ere aztiago eta bizkorrago dabiltzalako konpainia guztiak auto-jabeari, geuri, \u00f1aka egiteko. \u00d1aka\u2026! Hau da, iruzur, amarru, txandrio eta lapurreta, lege-legera, egiteko. Ez [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/903"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=903"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/903\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":906,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/903\/revisions\/906"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=903"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=903"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=903"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}