{"id":909,"date":"2020-12-16T09:31:52","date_gmt":"2020-12-16T08:31:52","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=909"},"modified":"2020-12-16T09:35:19","modified_gmt":"2020-12-16T08:35:19","slug":"hiru-istorio-hizpide","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2020\/12\/16\/hiru-istorio-hizpide\/","title":{"rendered":"HIRU ISTORIO HIZPIDE"},"content":{"rendered":"<p>BAT. Gizakion bizitzak atzekoz aurrera beharko luke izan, akaberatik hasita. Aurren-aurreneko gauza, hil: horixe egin beharko genuke lehendabizi; hartara, trauma latz hori gainditua geneukake. Ondoren, erresidentzia batean esnatzen zara, egunetik egunera hobera hobera eginez. Gerora, erresidentziatik kanporatu egiten zaituzte, dagoeneko ondo zaudelako, eta lehen-lehendabiziko gauza egingo duzuna pentsioa kobratzea izango da.<\/p>\n<p>Hurrena gero, zure laneko aurreneko egunean urrezko erloju dotore bat erregalatzen dizute\u2026 Berrogei urtez lan egiten duzu; noiz arte?, eta aski gazte zaren arte; zertarako?, eta lan-erretiroa gozatzeko gauza dagoeneko.<\/p>\n<p>Eta orduan jada, festarik festa zabiltza, zurrutean eta larru jotzen. Gero, ikastolara hasten zara, lagunekin jolasean, deusen betebeharrik gabe; harik eta haurtxo egiten zaren arte; eta azken bederatzi hilabeteak lasai ederrean eztitan pasatzen dituzu, berokuntza zentralarekin, <em>room service<\/em> eta guzti, etab., etab\u2026 Eta azken-azkenean zer?, eta mundu hau uzten duzu orgasmo batean. (Quino).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ol>\n<li>\u2014Egun on, Ixabel.<\/li>\n<\/ol>\n<p>\u2014Egun on.<\/p>\n<p>\u2014Zer egiten duzu hor geldi, egiten duen hotzarekin? Izoztuko zara\u2026<\/p>\n<p>\u2014Nire semearen zain nago \u2013esan zuen atsoak, erlojuari begira\u2013. Ez da denbora asko dendara joan dela. Luze-irizten hasia naiz, bai, neu ere oraintxe\u2026<\/p>\n<p>\u2014Zaude lasai, emakumea, laster etorriko zaitu-eta; seguru. Bitartean, axolarik ez badizu, behintzat, lagun egitea nahi duzu\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Eskerrik asko; ez ezazu lanik horretan hartu. Izango dituzu noski zuk egiteko hobeak, atso zahar bati lagun egitea baino. Neska gazte zoritsuren bat zain izango duzu\u2026<\/p>\n<p>\u2014Hau ez da lana; benetan esaten dizut. Horrako banku horretan exeriko gara eta zain geratuko gatzaizkio, konforme\u2026?<\/p>\n<p>Eta Xabier, goizero bezala, bere amatxo xaharraren ondoan exeriko zen: amatxo bere semearen zain, semea sekula baino ere hurbilago zeukalarik\u2026 (Alzheimer-aren Nazioarteko Egunerako, autore ezezagun batek idatzia).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>HIRU. Adibide on-on bat, nonbait. 99 urteko emakume batek areriorik ez! Guziok beharko genuke andre on halakoxearengik bizitzen ikasi. Ikusi\u2026<\/p>\n<p>Iganderoko meza nagusiaren akabera aldera, apaizak galdera eliztarrei:<\/p>\n<p>\u2014Zuetako zenbatek eman die barkamena bakoitzak bere arerioei\u2026!?<\/p>\n<p>Ehuneko laurogeik altxa zuen eskua. Apaizak berehala berriro galdera berbera suharrago egitean, denek jaso zuten besoa. Atso koxkor batek izan ezik.<\/p>\n<p>\u2014Andrea\u2026 Arerioei barkamena emateko ez al zaude zu prest? \u2013apaizak.<\/p>\n<p>\u2014Nik ez daukat areriorik \u2013erantzun zion adineko andreak eztiro.<\/p>\n<p>\u2014Andrea\u2026, oso arraroa da hori. Oso! Zenbat urte dituzu\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Laurogeita hemeretzi, apaiz jauna. Eta areriorik alerik ere ez dut.<\/p>\n<p>Eliztar guztiak zutik jarri eta txaloka hasi ziren, barruak samurtuta.<\/p>\n<p>\u2014Aldare aurrera etorrita, esango al zeniguke, mesedez, nola demontre ailegatzen ahal den laurogeita hemeretzi urte betetzera areriorik batere gabe!?<\/p>\n<p>Atso eztia aldare aurreraino tirriki-tarraka etorri eta eliztarrei esan zien:<\/p>\n<p>\u2014Dagoeneko den-denak hilda daudelako, putakumeak halakoak!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2020-12-16<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>BAT. Gizakion bizitzak atzekoz aurrera beharko luke izan, akaberatik hasita. Aurren-aurreneko gauza, hil: horixe egin beharko genuke lehendabizi; hartara, trauma latz hori gainditua geneukake. Ondoren, erresidentzia batean esnatzen zara, egunetik egunera hobera hobera eginez. Gerora, erresidentziatik kanporatu egiten zaituzte, dagoeneko ondo zaudelako, eta lehen-lehendabiziko gauza egingo duzuna pentsioa kobratzea izango da. Hurrena gero, zure laneko [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/909"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=909"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/909\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":911,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/909\/revisions\/911"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=909"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=909"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=909"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}