{"id":91,"date":"2014-01-08T17:23:28","date_gmt":"2014-01-08T16:23:28","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=91"},"modified":"2014-01-08T17:23:28","modified_gmt":"2014-01-08T16:23:28","slug":"tutulumendi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/01\/08\/tutulumendi\/","title":{"rendered":"TUTULUMENDI"},"content":{"rendered":"<p>Geroz eta liburu gutxiago irakurtzen da, geroz eta kultura gutxiago erosten da\u2026 Aldiz, geroz eta esku-makina elektroniko gehiagotan erretzen ditugu begiak, geroz eta neurona sano gehiago tutulutzen, tenteltzen, tontotzen zaigu telebistaren aurrean\u2026 Dirua eta fama daude balore bakar; diferentea indezentea da\u2026 Tutulu-tuntuna ugaltzen ari da, han eta hemen\u2026 Eder bakanen bat salbu, zer da, gero, kanalak, ETBtik hasita, ordu gehienetan eskaintzen ari zaizkigun zaborra higuin mila bider errepikatua, arraio tximista madarikatu! Show-business?<\/p>\n<p>Baten batek Tutulumendin nahi gaitu, nonbait, gu guzti-guztiok; eta, urtea joan, urtea etorri (Urte Berri, Urte Zahar, Martzelino praka zahar), ttuttulu ezjakin harroen giza-masa antolatua dago dagoeneko: ttuttulu tuntunen, tentel mengelen, tonto builosoen multzo aho-beroa. Eta ez konfunditu: Tutulumendiko giza-masa ez soilik da diruz urri eta eskolaz eskas dabiltzanena, ez. Mediku, abade, irakasle, kazetariak\u2026 dira Tutulumendiar gehienak. Bat delako ezjakina, eta bestea, askoz okerragoa, ezjakin buru-iritzia. Baldinbetan!<\/p>\n<p>Horretan guztian erru handia du telebistak, dudarik gabe. Ttuttulu ezjakin buru-iritzia akuilatzen duelako; informatzearen gainetik, txutxu-mutxu antzua eta denbora-pasa antzuagoa hauspotzen duelako; denek gauza bat pentsatzen duten tokian, inork ere batere pentsatzen ez duelako; mundu guztiak bezala jokatzen eta pentsatzen ez duenak, \u201cgarbitua\u201d izateko, meritua irabazia duelako\u2026 Nor banako kritikoa baino, masa uniforme barbaroa, askoz hobe. Halakoxe giza-masa da Tutulumendi. Eta halakoetan eskuin muturra jarri ohi da gobernadore; <em>fascio,<\/em> alkate.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2014-01-08<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Geroz eta liburu gutxiago irakurtzen da, geroz eta kultura gutxiago erosten da\u2026 Aldiz, geroz eta esku-makina elektroniko gehiagotan erretzen ditugu begiak, geroz eta neurona sano gehiago tutulutzen, tenteltzen, tontotzen zaigu telebistaren aurrean\u2026 Dirua eta fama daude balore bakar; diferentea indezentea da\u2026 Tutulu-tuntuna ugaltzen ari da, han eta hemen\u2026 Eder bakanen bat salbu, zer da, gero, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/91"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=91"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/91\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=91"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=91"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=91"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}