{"id":917,"date":"2021-01-06T09:31:33","date_gmt":"2021-01-06T08:31:33","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=917"},"modified":"2021-01-06T09:31:33","modified_gmt":"2021-01-06T08:31:33","slug":"andrea-eta-gizona","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2021\/01\/06\/andrea-eta-gizona\/","title":{"rendered":"ANDREA ETA GIZONA"},"content":{"rendered":"<p>Ezkonberri xamarretan&#8230; Saltoki gune handi batean orduak daramatzate biak jira-biran. Halako batean, andrea ohartzen da senarra falta zaiola. Haserre, sakelakoa hartu eta deitzen dio, ea non demontre dabilen, dedio&#8230;! Eta gizonak: \u00abGogoan al duzu orain urte gutxi hementxe bisitatu genuen bitxi-denda, zuri hainbeste gustatu zitzaizun diamantezko eraztun harena, orduan guk iritsi ezin eta egunen batean erosiko nizula agindu nizuna&#8230;?\u00bb. Eta emazteak, emozioan ia negarrez: \u00abGogoan izango ez dut, ba, bihotzeko laztana! Ai, ene&#8230;\u00bb. Eta hara senarraren erantzuna: \u00abBa&#8230;, haretxen aurrez-aurreko tabernan nago\u00bb.<\/p>\n<p>Ezkondu eta urteetara&#8230; \u00abEzkondu eta hogeita hamar bat urtera, halaxe esan nion, garbi asko, nire andreari. \u201cMaittea, orain dela hogeitaka urte asko, etxebizitza alokatu batean bizi ginen, auto merke ziztrin batean ibili ohi ginen, sofa xahar baten gainean lo egiten genuen eta hamalau hazbeteetako txuri-beltzekoan ikusten genuen telebista&#8230; Lo, ordea, hogeita gutxi urtetako neska gazte xarmant batekin egiten nuen gauero lo! Orain, berriz, etxebizitza bikain bat daukagu, auto eder bi, ohe zabal zoragarri hiru eta plasmako pantailarekiko telebistak lau&#8230; Lo, ordea, hirurogeitaka urteko atsoaren ondoan egiten dut lo! Hemen zer edo zer ez dabil ondo, zure aldetik&#8230;\u201d. Sen zorrotzeko beti, ez baita egundo izandu kamutsa: \u201cZu zoaz \u2013erantzun zidan gure atsoak\u2013 hogeita gutxi urtetako neska xarmant baten bila, ni arduratuko naiz-eta pisutxo alokatuan bizi, auto merkean ibil eta sofa xaxtar batean lotara zaitezen\u201d. O&#8230;!\u00bb.<\/p>\n<p>Ezkondu eta berrogei bat urtera&#8230; Etxekoandrea patioan, baso bat ardo hartzen ari da, astitsu eta pentsakor, senarraren ondoan exerita; eta, halako batean, esaten dio: \u00abHainbeste maite zaitut&#8230;, hainbesterainoxe! Zu izan ez bazintut, ene!, ezin izango nukeeen honenbeste urte bizirik iraun eutsi onean\u00bb. Senarrak, orduan, andrea aspaldiko partez ezti jario zurikaziotan ikusita: \u00abZu zeu ari zara, ala ardoa ari da hizketan&#8230;?\u00bb. Eta: \u00abNi neu naiz, bai, ari dena; eta ardoari ari natzaio hizketan\u00bb.<\/p>\n<p>Hil ondorenean&#8230; Hona hemen mundu guztian famatuak bilakatu diren bost arauak, gizasemea bizitzan zorionekoa izan dadin. Utah-ko W. Larsen zenak ipinarazi zuen, agidanean, bere hilobiko harrian zizelkaturik; geroztik munduan bisitatuena omen den hilobian.<\/p>\n<p>1.- Inportantea da, oso, etxea jasoko eta etxean lagunduko eta etxeko otorduak noizbehinka prestatuko dituen andrea, lanbideren batekin, izatea.<\/p>\n<p>2.- Inportantea da, oso, irribarrea eragiten dizun andrea izatea.<\/p>\n<p>3.- Inportantea da, oso, gezurrik esango ez dizun andre fidagarria izatea.<\/p>\n<p>4.- Inportantea da, oso, ohean ona, zurekin egon nahi duen andrea izatea.<\/p>\n<p>5.- Inportantea da, oso, oso&#8230;!!!, arestian aipatutako lau andre horiek elkarren ezagutzarik ez izatea; bestela, hilik buka baizenezake, nik bezala.<\/p>\n<p>(Honaino Larsenen bost arauak&#8230; Onean, akaso, hor \u201candrea\u201d datorren tokian \u201cgizona\u201d edo \u201csenarra\u201d jarrita ere, igualtsu funtzionatuko lukeelakoan nago, emakumearen kasuan&#8230; Baina hori ez da nik esatekoa&#8230;).<\/p>\n<p>Eta honen guztiaren buru, oin eta bizkar-hezur, andrearekiko gizonaren harremanetan sekula santan ahaztu ezina, jakintsu batek aspaldi esana, hahor: \u00abZure barrabiletan eltxo bat pausatzen denean, argi eta garbi konturatuko zara, zinez eta minez konturatu ere!, dena ez dela biolentziarekin konpontzen\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2021-01-06<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ezkonberri xamarretan&#8230; Saltoki gune handi batean orduak daramatzate biak jira-biran. Halako batean, andrea ohartzen da senarra falta zaiola. Haserre, sakelakoa hartu eta deitzen dio, ea non demontre dabilen, dedio&#8230;! Eta gizonak: \u00abGogoan al duzu orain urte gutxi hementxe bisitatu genuen bitxi-denda, zuri hainbeste gustatu zitzaizun diamantezko eraztun harena, orduan guk iritsi ezin eta egunen batean [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/917"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=917"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/917\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":918,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/917\/revisions\/918"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=917"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=917"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=917"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}