{"id":938,"date":"2021-02-24T08:46:23","date_gmt":"2021-02-24T07:46:23","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=938"},"modified":"2021-02-24T08:46:23","modified_gmt":"2021-02-24T07:46:23","slug":"mahatsaren-orpotik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2021\/02\/24\/mahatsaren-orpotik\/","title":{"rendered":"MAHATSAREN ORPOTIK"},"content":{"rendered":"<p>Egunotan ari da urtebetea betetzen, astea gora astea behera, izurri gaiztoak jo zigula; koronabirusak. Eta, mendez jakina denez, gaitzak aiseago dira etortzen, joaten diren baino. Mina, beti ere, zaldiz ohi delako heldu eta oinez aldendu&#8230; Ondoezik, aldarte txarreko, motel-maskal, buruko minez, arnas bide onik ezean larri gorrian jarrita, gauza onik ez da. Osasuna omen delako munduko ondasuna. Eta hemen, nonahiko garela ere, \u201cOsasun(a) Atletiko Erreala\u201d behar dugu denok; osterantzean, bitoriaren pozerako, Ahala-be-ez!<\/p>\n<p>Egia da ere, ordea, \u201cfake news\u201d-en garaian bizi garela; alegia, amarru faltsuen, gezurren, iruzurren, txandrio eta zirien bolada bete-betean gabiltzala. Begietara eta belarrietara heltzen zaizkigun notiziek hatsa ere gezurra dariotela maiz; maizegi, gezur bizi-biziak jareinda dabiltzalako. Mataza dabil hemen, mataza; nahas-mahasa, anabasa&#8230;! Hala eta ere, den-dena ezin da gezurra izan.<\/p>\n<p>Notizia bat iritsi zait egunotan (koronabirusaren sendabidearekin lotuta) gezurrezkoa dirudien arren, agian egia izan daitekeena; eta gu, tonto motzok, konturatzen ez. Pfizer, Moderna AstraZeneca, Sinopharm&#8230; eta txerto mordoa urrutitik etxeratu nahi, eta etxean bertan izaki pandemiaren konponbidea&#8230;! Ardoa. Ardoa, kuanto! \u201cMahatsaren orpotik dator mama goxoa&#8230;!\u201d abesten dugu pozean euskaldunok, eta mana hartzen zuten basamortuan israeldarrek: mama goxoa dugu gure mana osoa; gure pandemiaren konponbidea. Aditu:<\/p>\n<p>\u00abMahatsetan eta ardoetan dagoen azido tanikoak (taninoak) bi entzima funtsezko lotzen ditu koronabirusean. Elkarrekin topo egitean (taninoek eta koronabirusak), azken honek ezin du inola ere giza-andereon zeluletan sartu. Iazko urte akaberan bertan, ikertzaile estatubatuarrek egiaztatu zuten \u201cin vitro\u201d (frogatu, baietsi, konstatatu), alegia, Covid-19a sortzen duen Sars-Cov2 birusa ugaltzeko eta hedatzeko era eta araua aldatu egiten dutela mahatsetan eta ardoetan datozen polifenolek.<\/p>\n<p>\u00bbTaiwango Mediku Unibertsitateak jakitea lortu berri du birusaren bi entzima klaberen jarduera egiaz galarazten dutela ardoaren taninoek, ondoren gero sartu ezin direlako zelularen ehunean. Honen harira, hara zer esan zien munduko telebistei Mien-Chie-Hung izeneko biologo molekularrak, arestian aipatutako unibertsitate bereko presidenteak: \u201cLaborategietan probatu izan ditugun osagai natural guzi-guzien gainetik, azido tanikoa da eraginkorrena\u201d.<\/p>\n<p>\u00bbOroitarazi zuen, gainera, 2003ko SARS pandemiaren aroan azido tanikoarekin egindako tratamendu esperimentalek izandako emaitza onuragarria. Ikertzaileek badute isilean esperantza gordea, aurki, denbora asko baino lehen, farmazia-tratamendu berri bat garatuko dela. Bien bitartean, hara zer dieten herritarrei aholkatzen: beren inmunitatea indartze aldera, elika daitezela tanino ugari daramaten jakiez eta edariez. \u201cEsan nahi baita, zehazki, mahats, ardo, platano, te eta barazkiez\u201d. Batik bat, hortaz, bost jan-edan berez\u00bb.<\/p>\n<p>Iritsi ez zaidana da zein zientzialarik zehazki atera duten notizia hau; baina nire iritzia da, balitekeela arrazoi puska bat baino gehiago izatea: hau da, taninoek galtzen dutela beren asmo gaiztoko norabidean birus malapartatua. Nola eskuan bost hatz (mahats, ardo, platano, te, barazki), hala ardoan ditugu hamaika eta gehiago mineral guretzat derrigorrezkoak (kaltzio, fosforo, sodio, potasio, kobalto, kobre, zink, manganeso, iodo, sufre, magnesio). Honatx txerto ziertoa, hortaz: mahatsaren orpotik dator mama gozoa&#8230;, eta mana osoa!!!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2021-02-24<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egunotan ari da urtebetea betetzen, astea gora astea behera, izurri gaiztoak jo zigula; koronabirusak. Eta, mendez jakina denez, gaitzak aiseago dira etortzen, joaten diren baino. Mina, beti ere, zaldiz ohi delako heldu eta oinez aldendu&#8230; Ondoezik, aldarte txarreko, motel-maskal, buruko minez, arnas bide onik ezean larri gorrian jarrita, gauza onik ez da. Osasuna omen delako [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/938"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=938"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/938\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":939,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/938\/revisions\/939"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=938"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=938"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=938"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}