{"id":965,"date":"2021-05-05T07:18:22","date_gmt":"2021-05-05T06:18:22","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=965"},"modified":"2021-05-05T07:18:22","modified_gmt":"2021-05-05T06:18:22","slug":"apustua-madrilen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2021\/05\/05\/apustua-madrilen\/","title":{"rendered":"APUSTUA MADRILEN"},"content":{"rendered":"<p>Atzo, 2021eko maiatzak 4 zituela, egin ziren noski Madrilgo Erkidegoko hauteskundeak. Zuek, irakurleok, dagoeneko badakizkizue emaitzak; gaurgero jakingo duzue ere, akaso, nor izango den Komunitate hartako Presidente datozen lau urteotan. Nik, ordea, hau idazten ari naizen unean, ez dakit ez emaitzarik eta ez tutik. Hala eta ere, apustu egingo nuke P. S\u00e1nchez edo D\u00edaz Ayuso atera dela buru jartzeko aukera-maukeran&#8230;<\/p>\n<p>Beraz, eta analisi politiko, ekonomiko, sozial, eskuindar edota ezkertiar sakon mamitsuak beste batzuentzako utzita, beraz bada, ni, arestian aipatu bi politikari madrildarrok eskutik hartuta, kafe bana hartzen egon nintzen behin ezkutuko taberna batean eta hemen kontatuko dizuet zuei ikus-entzun nuena.<\/p>\n<p>Gaueko bederatziak paseak ziren eta mahai berean ipini ginen hiruok: telebistari begira-begira, Pedro S\u00e1nchez eta Isabel D\u00edaz Ayuso berriketan; neu, isil-isilik. Telebistan Telediario ematen ari ziren. Pantallan gizaseme bat ikusten zen eraikuntza altu baten goen-goenetik bere burua bota nahian; hala zirudien, behinik behin. Aurkezlea gizonaren historia kontatzen ari zen. Ayusok Pedrori:<\/p>\n<p>\u2014Aizak&#8230;, gizon horrek zer&#8230;? Salto egingo duela uste al duk&#8230;!?<\/p>\n<p>\u2014Hala ematen din&#8230; \u2013Pedrok.<\/p>\n<p>\u2014Ba&#8230;, nagok ni, ezetz \u2013erantzun zion damatxo madrildarrak.<\/p>\n<p>Pedrok orduan di-da 500 euroko billetea atera eta mahai gainean jarrita:<\/p>\n<p>\u2014Nahi badun, apustua egingo dinagu. Nik, baietz saltatu&#8230;!<\/p>\n<p>Ayusok bere billetea mahai gainean jarri ordukoxe, hara non telediarioko gizonak saltatzen duen goitik behera! Eta akabo: bertan zerraldo gizajoa&#8230; Ez zuen noski damak halakorik hain azkar espero; baina, halere, elezuritan itxurak eginez, bere billetea Pedrori luzatu eta esan zion:<\/p>\n<p>\u2014Apustua apustua duk beti. Har ezak hire dirua.<\/p>\n<p>Pedrok mila euroak patrikan sartu eta zera aitortu zuen maltzurki:<\/p>\n<p>\u2014Nik, egia esan, arratsaldeko 15:00etan telebistako albistegia ikusia neukanan lehenago; eta banekinan, bai, salto egingo zuela.<\/p>\n<p>Eta Ayusoren erantzuna:<\/p>\n<p>\u2014Neuk ere ikusia neukaan; baina berriz ere bere burua goitik behera botako zuenik ez nian, motel, inondik ere espero&#8230;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Honaino Madrilen neuk ikus-entzunak. Gurera etorrita, garaitsu hartan (eta ez dira urte asko) auzoko etxe handi bateko andere nagusi dama xahar bat zegoen: Joana. Haren esana egin behar izaten zuten etxekoek, dedio! Telebistan, berriz, ohikoa zen anuntzio bat non emakume bat, arrain bat eskutan hartuta (legatza zela esango nuke), haren ederrak eta gozoak goraipatzen zituen&#8230; Bada, behin kafea hartzera gonbidatu ninduten. Telebista ikusten ari ginela, hara non agertzen den anuntzio arestian aipatua eta etxeko dama Joanak esaten duen:<\/p>\n<p>\u2014Hirugarren eguna bada andre hori arrain horrexen alabantzan ikusten dudana&#8230; Ona egongo da honez gero, ona egongo denez&#8230;!<\/p>\n<p>Bart bi pasadizook etorri zaizkit burura, nondik eta zergatik ez nekiela&#8230; Orain konprenitzen dut nire bart gaueko ametsetako burubidea. Noren eskutan daude herriak, auzoak&#8230;!? Zein txoro jende dugu gidari, dama zein gizon&#8230;!?<\/p>\n<p>Izena duena, ba omen da. Han: Isabel D\u00edaz Ayuso, IDA (eroa). Hemen: JOANA.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2021-05-05<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo, 2021eko maiatzak 4 zituela, egin ziren noski Madrilgo Erkidegoko hauteskundeak. Zuek, irakurleok, dagoeneko badakizkizue emaitzak; gaurgero jakingo duzue ere, akaso, nor izango den Komunitate hartako Presidente datozen lau urteotan. Nik, ordea, hau idazten ari naizen unean, ez dakit ez emaitzarik eta ez tutik. Hala eta ere, apustu egingo nuke P. S\u00e1nchez edo D\u00edaz Ayuso [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/965"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=965"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/965\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":966,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/965\/revisions\/966"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=965"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=965"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=965"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}