{"id":982,"date":"2021-06-16T07:31:48","date_gmt":"2021-06-16T06:31:48","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=982"},"modified":"2021-06-16T07:31:48","modified_gmt":"2021-06-16T06:31:48","slug":"definizio-on","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2021\/06\/16\/definizio-on\/","title":{"rendered":"DEFINIZIO-ON"},"content":{"rendered":"<p>Gauza bat, zernahi, arruntik sinpleena delarik ere, zer-nolako-moduko-gisako ote den adierazten hasten garenetan, sarri askotan behintzat, korapilatu egiten gara alferrikako hitz anabasan. Hitz eta pitz, hutsean eta putzean. Zehatz eta mehatz nahi dugu definizio on bat aurkitu, osatu, burutu eta eman, luuuze alferrik jardunez, erantzuna begien bistakoa denean&#8230; Zernahiren definiziorik onena baserritar batek eman diezaguke mendian; edo maisu batek eskolan&#8230; Iturriak estimatzen eta piku aleak handitzen hasiak diren urte sasoian, adibide bi dakartzat: bata urarena, Xabier lagun tzar mendi ibiltari donostiarrak bidalia; bestea pikuarena, liburu tzar batean topatua. Ur&#8230;, ona? Piku&#8230;, ona? Definizion!<\/p>\n<p>(1) Espainiako iturrien ondoan uraren kalitatea adierazteko \u201cpotable\u201d hitza ikusi ohi dugu. Gure herriko iturrietan, berriz, \u201cona\u201d, \u201cedatekoa\u201d, \u201cedangarria\u201d, \u201dedateko ona\u201d, \u201conargarria\u201d, \u201cbalekoa\u201d, \u201conartzeko modukoa\u201d\u2026 Halakoxe adierazpen desberdin piloa bai, baina \u201cpotable\u201d bezain potenterik ikusten ez nuenez inon, neure kasa, Euskaltzaindiari mesede egiteko asmotan, lan eta lan, ikerketa zabal bezain sakon bati eman nion hasiera. Mendiz mendi, bidez bide, iturriz iturri ibiliaz, iturburu baten inguruan bertakoren bat topatuz gero, aldiro galdera hau egiten nion:<\/p>\n<p>\u2014Nolakoa da ur hau?<\/p>\n<p>\u2014Ona.<\/p>\n<p>Horixe izan ohi zen gehienetan erantzuna. Baita \u201coso ona\u201d, \u201csanoa\u201d, \u201cmunduko onena\u201d edo \u201cinguruotan hoberik ez da!\u201d ere&#8230; Eta bakoitzak bere iturriaren bertuteak aipatzen zizkidan. Bitxikeriak ere entzun izan nituen:<\/p>\n<p>\u2014Ur hau&#8230;? Vichy eta Perrier eta horiek denak baino dexente hobea! Uren txanpaina duzu hau, gizona. Uren txanpaina, alajaina!<\/p>\n<p>Erreuma, bizkar, hezur eta biriketako oinaze eta gaitzak gainditzeko estimagarriak zirela ere maiz entzun nuen. Nire ustez, ordea, inortxok ere ez zidan \u201cpotable\u201d hitzaren ordeko hitz bete potolo egokirik aipatu sekula santa.<\/p>\n<p>Mandoegitik Urumearuntz jaitsi eta Ugaldetxora iritsi baino metro batzuk lehenago bada iturri garbi oparo bat. Hara ailegatzean, gizon adineko bat bi botilla tzar urez betetzen ari zenez, luzatu nion bada nire ohiko itauna:<\/p>\n<p>\u2014Nolakoa da ur hau?<\/p>\n<p>Estralurtar batek galdetu izan balio bezala begiratu eta:<\/p>\n<p>\u2014Kalteik eitten eztuna \u2013erantzun zidan. (Kalterik egiten ez duena).<\/p>\n<p>Horrekin amaitutzat jo nuen nire ordura arteko ikerketa lan lantsua.<\/p>\n<p>(2) Institutuan maisuak piku bat eskaini ikasleari eta galdetu zion:<\/p>\n<p>\u2014Zer deritzok honako piku honi&#8230;? Goxoa al zagok?<\/p>\n<p>\u2014Bai, aho-goxoz hartzen da oso \u2013erantzunik izango zion ikasleak.<\/p>\n<p>\u2014Eta non zagok zaporea? \u2013galdegin zion hurrena maisuak\u2013. Pikuan bertan ala heure mingainean?<\/p>\n<p>Ikasle gazte bizkorrak, gogoeta egin ondoren, esplikazio korapilatuak emateari ekin zion, hitz jario gehiegizkoan, esanez alegia:<\/p>\n<p>\u2014Elkarren nolabaiteko mendekotasuna badago, baldinbaitere, pikuaren eta nire mingainaren artean. Moko finak behar du jaki atsegina, jakina. Zeren eta nire mingainak berak bakarrik, pikurik gabe, ezin ahal izango bailuke&#8230;<\/p>\n<p>Maisuak brastakoan eten zion zozokeria:<\/p>\n<p>\u2014Baboa halakoa hi! Zer esaten ari haiz&#8230;!? Piku hau ona zagok. Eta kito.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2021-06-16<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gauza bat, zernahi, arruntik sinpleena delarik ere, zer-nolako-moduko-gisako ote den adierazten hasten garenetan, sarri askotan behintzat, korapilatu egiten gara alferrikako hitz anabasan. Hitz eta pitz, hutsean eta putzean. Zehatz eta mehatz nahi dugu definizio on bat aurkitu, osatu, burutu eta eman, luuuze alferrik jardunez, erantzuna begien bistakoa denean&#8230; Zernahiren definiziorik onena baserritar batek eman diezaguke [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/982"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=982"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/982\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":983,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/982\/revisions\/983"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=982"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=982"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=982"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}