Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak iaz jarri zuen lehen aldiz martxan ‘Oztoporik gabeko bainua’ programa. Gipuzkoako hondartzetan mugimendu murriztuak dituzten pertsonentzako kalitatezko zerbitzurik ez zegoela ikusita, Kutxaren laguntzarekin, Federazioak programa berri honi ekin zion. Izan ere, ezintasunagatik, adinagatik edo beste arrazoiren batengatik mugikortasuna murriztuta duen edozein pertsonarentzat da zerbitzu hau. Iaz, eguraldiaren laguntza handirik ez izan […]