Jarduera bat antolatzen hastean, emaitza zein izango den askotan irudikatzen du gizakiak. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioan ‘Oztoporik gabeko bainua’ programa prestatzen hasi zirenean, zalantza ugari atera ziren. “Nondik lortuko dugu hondartzarako materiala?, Nolakoa izango da hondartzako gunea? Erakundeek trabarik jarriko al dute?” Zalantzak beti egoten dira lehenengoz programa bat martxan jartzean. Iaz, Federazioak apustu berri bati […]