Azken egunetan egin duen eguraldi ona dela eta, bisitari ugari hurbildu dira Hondarribiako hondartzara. Momentuz ‘Oztoporik gabeko bainua’ programan zerbitzu ugari egiten ari dira, eta erabiltzaileak oso gustura daude emaitzarekin. Askorentzat aukera paregabea da egun zoragarri bat igarotzeko. Izan ere, erabiltzaileak bainatzeko eta dibertitzeko parada dute. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak bigarren urtez apustua egin du […]