>

Blogs

Federación deporte adaptado

Baño sin barreras

JENDE UGARI HONDARTZAN

Azken egunetan egin duen eguraldi ona dela eta, bisitari ugari hurbildu dira Hondarribiako hondartzara. Momentuz ‘Oztoporik gabeko bainua’ programan zerbitzu ugari egiten ari dira, eta erabiltzaileak oso gustura daude emaitzarekin. Askorentzat aukera paregabea da egun zoragarri bat igarotzeko. Izan ere, erabiltzaileak bainatzeko eta dibertitzeko parada dute. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak bigarren urtez apustua egin du […]

IRRIFAR BATEK BALIO DUENA

Jarduera bat antolatzen hastean, emaitza zein izango den askotan irudikatzen du gizakiak. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioan ‘Oztoporik gabeko bainua’ programa prestatzen hasi zirenean, zalantza ugari atera ziren. “Nondik lortuko dugu hondartzarako materiala?, Nolakoa izango da hondartzako gunea? Erakundeek trabarik jarriko al dute?” Zalantzak beti egoten dira lehenengoz programa bat martxan jartzean. Iaz, Federazioak apustu berri bati […]

AURKEZPEN OFIZIALA HONDARTZAN EGIN DA

Hiru aste igaro dira ‘Oztoporik gabeko bainua’ programa hasi zenetik, baina, gaur egin da aurkezpen ofiziala. Hondarribiako hondartzan Federazioko ordezkariak, kirolari paralinpikoak eta erakunde ezberdinetako ordezkariak hurbildu dira beren babesa eskaintzeko. Guztiak bat etorri dira zerbitzuak dituen abantailak aipatzerakoan: “beharrezkoa da oztoporik gabeko bainua aurrera ateratzea bai aurten, baita hurrengo urteetan ere”. Prentsaurrekora zenbait kirolari […]

'OZTOPORIK GABEKO BAINUAREN' AURKEZPENA

Jakinarazi nahi dizuegu datorren astelehenean, uztailaren 21ean, 13:00etan, gure Federazioak antolatzen duen “Oztoporik Gabeko Bainua” izeneko programaren aurkezpen ofiziala egingo dugula Hondarribiko hondartzan. Jarduera dagoeneko martxan dago, eta aurkezpenean parte har dezazun nahi dugu gure ekimena babestuz (Hondarribiko hondartzaren azken arrapalan, Interlinen etxeen parean). Denak gonbidatuta zaudete! Badakizue, nahi duzuen guztietan etor zaitezkete hondartzara! ERRESERBARAKO TELEFONOA: 651 […]

'OZTOPORIK GABEKO BAINUAREN' GUNEA

Bi aste baino gehiago igaro dira ‘Oztoporik gabeko bainua’ programa martxan jarri zenetik. Azken egunetan eguraldi ona egin duenez, jende ugari etorri da Hondarribiako hondartzara. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa gustura agertzen da iaz lortu zen emaitzarekin, horregatik, pertsona guztiak animatzen ditu eguzkiaz nahiz itsasoaz berdintasunean gozatzeko aukerari baietz esateko. Baina, zer aurki daiteke Hondarribiako hondartzan? Nolakoa ote da […]

'OZTOPORIK GABEKO BAINUAREN' JATORRIA

Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak iaz jarri zuen lehen aldiz martxan ‘Oztoporik gabeko bainua’ programa. Gipuzkoako hondartzetan mugimendu murriztuak dituzten pertsonentzako kalitatezko zerbitzurik ez zegoela ikusita, Kutxaren laguntzarekin, Federazioak programa berri honi ekin zion. Izan ere, ezintasunagatik, adinagatik edo beste arrazoiren batengatik mugikortasuna murriztuta duen edozein pertsonarentzat da zerbitzu hau. Iaz, eguraldiaren laguntza handirik ez izan […]

BISITARI UGARI HONDARTZAN

Aste honetan eguraldi onarekin batera, bisitari ugari animatu dira Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren ‘Oztoporik gabeko bainua’ programan parte hartzera. Goizez eta arratsaldez hainbat talde hurbildu dira Hondarribiako hondartzara. Tenperatura ona, eguzkia, bainatzeko aukera, dibertitzeko parada eta ondo pasatzeko eskaintza ziurtatuta du hondartzara etortzen den orok. Gogoratu mugimendu murriztuak edota ezintasunen bat duen guztiak parte har dezakela […]

AURRERA DOA 'OZTOPORIK GABEKO BAINUA'

Hamar egun igaro dira ‘Oztoporik gabeko bainua’ martxan jarri zela. Aurreko astean eguraldiak lagundu ez bazuen ere, aste honetan eguzkia ikusteko aukera egon da Hondarribiako hondartzan. Hala, talde eta pertsona gehiago animatu dira ‘Oztoporik gabeko bainua’ programan parte hartzera. Bainu bat hartzeaz gain, jendeak jokoak egiteko parada ere izaten du. Erreserbak 651 902 666 telefonoan […]

julio 2008
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031