Atzo, asteazkena, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioko furgoneta joan zen Begoña Manterolaren bila eguerdiko 12.45etan. Beste lagun batzuk elkartu eta Hondarribiko hondartzara iritsi ginen. Bertan denetik egin ahal izan genuen; bazkaldu, itsasoan bainatu, eta batez ere oso ondo pasatu genuen. Begoñak bere urtebetetzea hondartzan ospatzea erabaki zuen, asko disfrutatzen duelako. Berak eramandako postrea jaten genuen bitartean Zorionak Zuri abestia kantatu genion. Eskerrik asko […]