Oztoporik Gabeko Bainua ezintasunagatik, adinagatik edo beste arrazoiren batengatik mugikortasuna murriztua duen edozein pertsonarentzat eskaintzen den zerbitzua da. Begoña Manterola eta Ainhoa Bengoechea zerbitzu honen erabiltzaileetako batzuk dira. Biek `retinosis pigmentaria´ delakoa dute eta ikusmen urritasuna dutelako laguntza eskaintzen zaie Hondarribiko hondartzan. Biek aitortu dute ikusmena galtzea izugarri gogorra dela. Bista arazoa dela eta lana […]