Esmeralda Galdonentzat honako hau Oztoporik Gabeko Bainua programara etortzen den lehen urtea da. Esmeralda Salamancan jaio zen baina egun Donostian bizi da. Zazpi urte zituela `meningitis tuberculosis´ delakoa pasa zuen. Horregatik ebakuntza bat jasan zuen eta orain `sinringomielia´ dauka. Ezin ditu eskuak erabili gogortuak dituelako eta ibiltzeko ere laguntza behar du, horregatik neska bat du […]
Marta eta Carlosek garun paralisia dute jaiotzetik. Carlosek 41 urte ditu eta nahiz eta gauza batzuk burutzeko laguntza behar duen independentea da. Martak 35 urte ditu. Duela 4 urtetik, zerbikaletan ebakuntza bat jasan ondoren, mendekoa da. Hala ere, berak eskerrak ematen dizkio Iñaki Bidegaini, bere arazoa antzeman zuelako eta ebakuntza ondo atera zelako, bestela Marta hilda […]
Ana Ortiz-ek jaiotzetik garun paralisia du. 42 urterekin egunero joaten da Hondarribiko hondartzara Oztoporik Gabeko Bainuaren programara. Hirugarren urtea da Anarentzat eta nahiz eta lehen urtean urari beldur asko zion orain ahal duen guztietan bainatzen da. Gainera igerilekura joaten hasi da bere aitaren laguntzarekin eta bere mugikortasuna hobetzeko ariketak egiten ditu bertan. Anak dioenez asko […]
Oztoporik Gabeko Bainua ezintasunagatik, adinagatik edo beste arrazoiren batengatik mugikortasuna murriztua duen edozein pertsonarentzat eskaintzen den zerbitzua da. Begoña Manterola eta Ainhoa Bengoechea zerbitzu honen erabiltzaileetako batzuk dira. Biek `retinosis pigmentaria´ delakoa dute eta ikusmen urritasuna dutelako laguntza eskaintzen zaie Hondarribiko hondartzan. Biek aitortu dute ikusmena galtzea izugarri gogorra dela. Bista arazoa dela eta lana […]
Atzo, asteazkena, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioko furgoneta joan zen Begoña Manterolaren bila eguerdiko 12.45etan. Beste lagun batzuk elkartu eta Hondarribiko hondartzara iritsi ginen. Bertan denetik egin ahal izan genuen; bazkaldu, itsasoan bainatu, eta batez ere oso ondo pasatu genuen. Begoñak bere urtebetetzea hondartzan ospatzea erabaki zuen, asko disfrutatzen duelako. Berak eramandako postrea jaten genuen bitartean Zorionak Zuri abestia kantatu genion. Eskerrik asko […]
Atzo, abuztuaren 2an, Euskadi Irratian Gintzane Arruabarrenari egindako elkarrizketa bat entzun ahal izan genuen. Gintzane Hondarribiako hondartzan mugikortasun arazoak dituztenekin bainatzeko dauden monitoreetako bat da. Elkarrizketan honako galdera hauei erantzun zien monitoreak: Zein lesio mota duen jendea gerturatzen da zuengana? Denetik dago. Pertsona nagusiak, Eguneko Zentrotik edota Aspace-tik datorren jendea etab dator, baita arazo larririk […]
Oraindik hilabete oso bat dugu aurretik. Oztoporik Gabeko Bainua programa irailaren 5era arte etorri zaitezkete nahi duzuen guztiak. Beraz, oraindik ezagutzen ez duzuenek Hondarribiko hondartzara etortzera animatzen zaituztegu. Aurreko urteetan bezala, hondartzara iristeko, han ibiltzeko eta eguzkiaz nahiz itsasoaz berdintasunean gozatu ahal izateko tresna ezberdinak daude erabiltzaileentzat. NORENTZAT ETA ZER ORDUTEGITAN? -Ezintasunagatik, adinagatik edo beste […]