Seigarren urtez, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak, Kutxaren, Hondarribiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ‘Oztoporik gabeko bainua‘ martxan jarri du Hondarribiako hondartzan. Aurten, zerbitzua uztailaren 2tik irailaren 2ra bitartean emango da. Norentzat eta zer ordutegitan? Ezintasunagatik, adinagatik edo beste arrazoiren batengatik mugikortasuna murriztuta duen edozein pertsonarentzat da zerbitzu hau. 11:00etatik 18:00etara egiten da eta informazioa […]