Baño sin barreras >

Blogs

Federación deporte adaptado

Baño sin barreras

FISIOTERAPEUTA BERRIA PROGRAMAN

“Oztoporik gabeko bainua” zorioneko dago! Hilean egun batzuk bisitatzen gaituen Fisioterapeuta bat gehitu bait dugu gure programara, bere zerbitzuak behar dituzten erabiltzaileei tratatzeko. Ander Txintxaurreta, Madrileko Alfonso X.a Jakituna Unibertsitatean Fisioterapian Diplomatua, pasa den astean bisita bat egin zigun eta monitore beste edozein monitore bezala hasi zen lanean. Ander eta beste monitoreak bezalako pertsonen lanari […]

EGURALDI ONAZ GOZATZEN

Azken aste honetan eguraldi ona agertu da azkenean, eta honen emaitza “Oztoporik gabeko bainua” programarekin Hondarribiako hondartzaz gozatzera animatu diren pertsona kopuruaren igoera izan da. Eguzkia indarrarekin distiratu du astearen lehenengo egunetan, nahiz eta asteazkeneko galernak bizitzen ari ginen eguraldi onaren bolada okertu. Baina horrek ez du itsasoaren ondoan genuen alaitasuna eta dibertsioa oztopatu, blog […]

DIBERTSIOZ BETERIKO LEHENENGO EGUNAK

Eguraldi txarra udako klasiko bat da, eta pasa den astean ez da desberdina izan Hondarribian. Hala ere,  ‘Oztoporik gabeko bainua’ programak azken egunetako eguzki izpiak aprobetxatu ditu itsasoaz eta jolas desberdinez hondartzan gozatzeko. Bai ostegunean eta bai ostiralean, 30 pertsona baino gehiagok bikain pasatu zuten programaren monitoreekin batera. Umeek eta adinekoek dibertsioz beteriko hondartza-jardunaldiez gozatu […]

Abian da 'Oztoporik gabeko bainua' Hondarribiako hondartzan

Seigarren urtez, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak, Kutxaren, Hondarribiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ‘Oztoporik gabeko bainua‘ martxan jarri du Hondarribiako hondartzan. Aurten, zerbitzua uztailaren 2tik irailaren 2ra bitartean emango da. Norentzat eta zer ordutegitan? Ezintasunagatik, adinagatik edo beste arrazoiren batengatik mugikortasuna murriztuta duen edozein pertsonarentzat da zerbitzu hau. 11:00etatik 18:00etara egiten da eta informazioa […]

ESKERRIK ASKO!

Bosgarren urtez ‘Oztoporik gabeko bainua’ programa martxan egon da Hondarribiako hondartzan. Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, eskerrak eman nahi dizkiegu programan parte hartu duten guztiei. Beste probintzietatik etorri direnei, Gipuzkoako herri ezberdinetatik etorritako guztiei, haurrei, helduei, laguntzaileei… eskerrik asko! Izan ere, zuek gabe programa hau ez litzateke berdina izango. Espero dugu hurrengo urtean ere berriz […]

IRRIFARRAK EGURALDI TXARRAREN GAINETIK

Uztaila hilabete euritsua izan da Gipuzkoan, hori dela eta, ‘Oztoporik gabeko bainua’ programa ez da egunero martxan jarri. Dena dela, euriak tregua eman duen bakoitzean, Hondarribiko hondartzan jendez bete da. Eta, nola ez, hondartzako gure txokoa ere beteta egon da. Haurrak, helduak, bikoteak, lagunak… denetik izan dugu. Hemen behean ikus ditzakezue egun horietako argazki batzuk. […]

MARTXAN DA 'OZTOPORIK GABEKO BAINUA'

Bosgarren urtez Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak ‘Oztoporik gabeko bainua’ martxan jarri du Hondarribiako hondartzan. Irailaren 4a bitartean, bainuaz gozatu ahal izango da. NORENTZAT ETA ZER ORDUTEGITAN? Ezintasunagatik, adinagatik edo beste arrazoiren batengatik mugikortasuna murriztuta duen edozein pertsonarentzat da zerbitzu hau. Egunero 11:00etatik 18:00etara emango da zerbitzua. Informazio gehiago: 651 902 666 ANIMATU!     ACTIVADO […]

BUKATU DA OZTOPORIK GABEKO BAINUA

Uztailaren 5ean abiatu zen ‘Oztoporik gabeko bainua’ programa Hondarribiako hondartzan, eta irailaren 5a arte egon da martxan. Hilabete hauetan jende ugari hurbildu da zerbitzu honetan parte hartzera. Aurtengo udan egun euritsu eta haize bolada gogorrak izan ditugun arren, hondartzara joan zitekeen egunetan aurreko urteetan baina jende gehiago etorri da.  Monitoreen laguntza ezin hobea izan da, erabiltzaileek primeran pasa dute uda […]

AZKEN ASTEA HONDARTZAN

Geroz eta egun gutxiago falta dira ‘Oztoporik gabeko bainua’ programa amaitzeko. Uda honetan ere jende ugari pasa da Hondarribiako hondartzatik. Aurreko urteetan bezala helburua erabiltzaileek hondartzaz berdintasunean disfrutatu ahal izatea izan da, eta ondo pasatzea. Orain geratzen diren egunetan gogor jarraituko da lanean guztiek ondo pasa dezaten. Aurtengo udan egun euritsuak izan ditugun arren, oso momentu onak utzi ditu […]

ONENA GUZTION ARTEAN DAGOEN GIROA DA

Esmeralda Galdonentzat honako hau Oztoporik Gabeko Bainua programara etortzen den lehen urtea da. Esmeralda Salamancan jaio zen baina egun Donostian bizi da. Zazpi urte zituela `meningitis tuberculosis´ delakoa pasa zuen. Horregatik ebakuntza bat jasan zuen eta orain `sinringomielia´ dauka. Ezin ditu eskuak erabili gogortuak dituelako eta ibiltzeko ere laguntza behar du, horregatik neska bat du […]

febrero 2025
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728