Marta eta Carlosek garun paralisia dute jaiotzetik. Carlosek 41 urte ditu eta nahiz eta gauza batzuk burutzeko laguntza behar duen independentea da. Martak 35 urte ditu. Duela 4 urtetik, zerbikaletan ebakuntza bat jasan ondoren, mendekoa da. Hala ere, berak eskerrak ematen dizkio Iñaki Bidegaini, bere arazoa antzeman zuelako eta ebakuntza ondo atera zelako, bestela Marta hilda […]
Ana Ortiz-ek jaiotzetik garun paralisia du. 42 urterekin egunero joaten da Hondarribiko hondartzara Oztoporik Gabeko Bainuaren programara. Hirugarren urtea da Anarentzat eta nahiz eta lehen urtean urari beldur asko zion orain ahal duen guztietan bainatzen da. Gainera igerilekura joaten hasi da bere aitaren laguntzarekin eta bere mugikortasuna hobetzeko ariketak egiten ditu bertan. Anak dioenez asko […]
Oztoporik Gabeko Bainua ezintasunagatik, adinagatik edo beste arrazoiren batengatik mugikortasuna murriztua duen edozein pertsonarentzat eskaintzen den zerbitzua da. Begoña Manterola eta Ainhoa Bengoechea zerbitzu honen erabiltzaileetako batzuk dira. Biek `retinosis pigmentaria´ delakoa dute eta ikusmen urritasuna dutelako laguntza eskaintzen zaie Hondarribiko hondartzan. Biek aitortu dute ikusmena galtzea izugarri gogorra dela. Bista arazoa dela eta lana […]
Atzo, asteazkena, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioko furgoneta joan zen Begoña Manterolaren bila eguerdiko 12.45etan. Beste lagun batzuk elkartu eta Hondarribiko hondartzara iritsi ginen. Bertan denetik egin ahal izan genuen; bazkaldu, itsasoan bainatu, eta batez ere oso ondo pasatu genuen. Begoñak bere urtebetetzea hondartzan ospatzea erabaki zuen, asko disfrutatzen duelako. Berak eramandako postrea jaten genuen bitartean Zorionak Zuri abestia kantatu genion. Eskerrik asko […]
Atzo, abuztuaren 2an, Euskadi Irratian Gintzane Arruabarrenari egindako elkarrizketa bat entzun ahal izan genuen. Gintzane Hondarribiako hondartzan mugikortasun arazoak dituztenekin bainatzeko dauden monitoreetako bat da. Elkarrizketan honako galdera hauei erantzun zien monitoreak: Zein lesio mota duen jendea gerturatzen da zuengana? Denetik dago. Pertsona nagusiak, Eguneko Zentrotik edota Aspace-tik datorren jendea etab dator, baita arazo larririk […]
Oraindik hilabete oso bat dugu aurretik. Oztoporik Gabeko Bainua programa irailaren 5era arte etorri zaitezkete nahi duzuen guztiak. Beraz, oraindik ezagutzen ez duzuenek Hondarribiko hondartzara etortzera animatzen zaituztegu. Aurreko urteetan bezala, hondartzara iristeko, han ibiltzeko eta eguzkiaz nahiz itsasoaz berdintasunean gozatu ahal izateko tresna ezberdinak daude erabiltzaileentzat. NORENTZAT ETA ZER ORDUTEGITAN? -Ezintasunagatik, adinagatik edo beste […]
Lupe San Roman-ek bigarren mailako eskleriosi anitz progesiboa dauka. Oztoporik Gabeko Bainuaren kartel batez bidez ezagutu gintuen. Lupek dio berak programara deitu zuela, gonbidatu zutela eta lehen egunetik asko gustatu zitzaiola. Hondarribiako da Lupe, horregatik askotan bere motor-aulkian joaten da hondartzara, bestela beste norbaitek laguntzen du. Hondarribiako hondartzara joatea atsegin du, eguzkia hartu eta morena […]
EGUZKIAREN ESPEROAN Hiru aste igaro dira ‘Oztoporik gabeko bainua’ martxan jarri zela. Aurreko astean eguraldiak lagundu ez bazuen ere, aste honetan eguzkia ikustea espero dugu Hondarribiako hondartzan. Hala, talde eta pertsona gehiago animatu zaitezkete ‘Oztoporik gabeko bainua’ programan parte hartzera. Bainu bat hartzeaz gain, beste jarduera batzuk egiteko aukera ere izango duzue. Erreserba telefonoa: 651 […]
Juan Carlos Luis Cano `Oztoporik Gabeko Bainua´ren erabiltzaileetako bat da. 39 urteko Irundarrak burmuineko paralisia du. Hau programara etortzen animatzen den laugarren urtea da eta bere esperientzia gurekin konpartitu du. Dioenez, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak bidalitako eskutitza baten bidez izan zuen programa honen berri. Horrela lehen urtetik probatu eta gustatu zitzaion, eta aurten ere, laugarren […]
Dakizuenez, ostiralean Oztoporik Gabeko Bainuaren aurkezpen ofiziala egin zen Hondarribiako hondartzan. Besteak beste Mikel Izagirre, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioko lehendakaria; Aitor Kerejeta, Hondarribiako alkatea; Diputazioko Iñaki Ugarteburu; Kutxatik Iñaki Altuna eta Aspace-ko neska mutilak izan genituen gurekin. Mila esker guztioi! Muchas gracias a tod@s! Hemen duzue Diario Vasco-k gaiari buruz argitaratutako artikulua:http://www.diariovasco.com/v/20100710/bidasoa/bano-alcance-todos-20100710.htmleta irudi sorta […]