>

Blogs

Federación deporte adaptado

Baño sin barreras

MEREZI DUTELAKO

Ekainaren 30an martxan jarri zenetik ‘Oztoporik gabeko bainua’ jende andana pasa da bertatik. Hondarribiako hondartzan egun zoragarriak igaro dira, eta horietan, jende zoragarria ere gerturatu da. Beraien irrifar eta ilusioak poza ekarri dute Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak sortutako gunera. Izan ere, erabiltzaile guztiek merezi dute itsasoaz eta eguzkiaz gozatzea! Gainera, erabiltzaileengatik ez balitz ‘Oztoporik gabe bainua’ […]

ZERBITZU BAT BAINO GEHIAGO

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak ‘Oztoporik gabeko bainua’ programa kalitatezko zerbitzua izan zedila erabaki zuen iaz. Hori dela eta, itsasoaz eta eguzkiak gozatzeko aukera eskaintzeaz gain, erabiltzaile guztiei hondartzara etortzeko bidea erraztu zaie garraio zerbitzuari esker. Hauxe da ‘Oztoporik gabeko bainua’k duen funtzionamendua Hondarribiako hondartzan:   FUNTZIONAMENDUA: Garraio zerbitzu berezia-Hondartzara joateko eguna, lekua eta ordua koordinatuko […]

ORAINDIK EZ ZARELA ETORRI?

Uda aurrera doa eta, dagoeneko, ‘Oztoporik gabeko bainua’ egitasmoari ere hilabete geratzen zaio martxan. Baina, oraindik egun ugari geratzen dira eguzkiaz eta itsasoaz gozatzeko. Etorri diren erabiltzaile gehienek errepikatzeko asmoa dute, beraz, bertako monitoreek lan handia egin dutela nabari daiteke. Dena dela, oraindik egongo da norbait ez dena ausartu etortzera, zertarako gehiago itxaron? Badaezpada, bertan aurkituko […]

ERREPIKATZEKO GOGOA

‘Berriro etorriko naiz bainatzera, oso gustura egon naiz eta’ esaldia bati baino gehiago entzun zaio azken asteetan. Mugikortasuna murriztuta duten pertsonak, baita adinekoek ere, laguntza behar izaten dute hondartzan bainatzeko. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak zerbitzu hori denen eskura jarri du bigarren urtez Hondarribiako hondartzan. Erabiltzaileek berriro etorriko direla esateak izugarrizko poza ematen du, gustura egon […]

IRUDIEK DENA ADIERAZTEN DUTE

Askotan irudi batek hitzek baino balio handiagoa dute. Kasu honetan, Hondarribiako hondartzan hartutako argazkiak horien adibide dira. Izan ere, ‘Oztoporik gabeko bainua’ gunean geroz eta bisitari gehiago daude. Bertan, ondo pasatzeko aukera dutela argi geratu da. Askok oso gustura etortzen direla adierazten dute, eta etortzen jarraitzeko asmoa dute. Zer egin behar da hondartzara etortzeko? Gogoratu […]

ONDO PASA NAHI DUZU?

Beroa, eguzkia, itsasoa… hondartzak ondo pasatzeko ezaugarriak ditu. Uda iristen den bakoitzean, hondartza ezberdinak jendez gainezka egoten dira. Horixe gertatzen ari da azken aldian, Hondarribian. ‘Oztoporik gabeko bainua’ gunean, geroz eta jende gehiago etortzen da. Dagoeneko, ia egunero etortzen den jendea ere badago! Eta, noski, oso pozgarria da. Izan ere, beraiei eskerrak proiektu hau aurrera […]

ILUSIOA ETA POZA

Goizeko hamaikak dira, eta dagoeneko, ‘Oztoporik gabeko bainua’ gunea martxan jarri dute Hondarribiako hondartzan. Bertan, hiru monitore egun eguzkitsuari aurre egiteko prest. Egun luzea izango dute aurretik, ziurrenik. Izan ere, eguraldi ona dago eta jendean pixkanaka Hondarribiako hondartzara hurbiltzen ari da. Hala, lehen bisitariak etortzen hasi dira. Lehen bisitaria neskatila bat izan da, azken egunetan […]

JENDE UGARI HONDARTZAN

Azken egunetan egin duen eguraldi ona dela eta, bisitari ugari hurbildu dira Hondarribiako hondartzara. Momentuz ‘Oztoporik gabeko bainua’ programan zerbitzu ugari egiten ari dira, eta erabiltzaileak oso gustura daude emaitzarekin. Askorentzat aukera paregabea da egun zoragarri bat igarotzeko. Izan ere, erabiltzaileak bainatzeko eta dibertitzeko parada dute. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak bigarren urtez apustua egin du […]

IRRIFAR BATEK BALIO DUENA

Jarduera bat antolatzen hastean, emaitza zein izango den askotan irudikatzen du gizakiak. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioan ‘Oztoporik gabeko bainua’ programa prestatzen hasi zirenean, zalantza ugari atera ziren. “Nondik lortuko dugu hondartzarako materiala?, Nolakoa izango da hondartzako gunea? Erakundeek trabarik jarriko al dute?” Zalantzak beti egoten dira lehenengoz programa bat martxan jartzean. Iaz, Federazioak apustu berri bati […]

AURKEZPEN OFIZIALA HONDARTZAN EGIN DA

Hiru aste igaro dira ‘Oztoporik gabeko bainua’ programa hasi zenetik, baina, gaur egin da aurkezpen ofiziala. Hondarribiako hondartzan Federazioko ordezkariak, kirolari paralinpikoak eta erakunde ezberdinetako ordezkariak hurbildu dira beren babesa eskaintzeko. Guztiak bat etorri dira zerbitzuak dituen abantailak aipatzerakoan: “beharrezkoa da oztoporik gabeko bainua aurrera ateratzea bai aurten, baita hurrengo urteetan ere”. Prentsaurrekora zenbait kirolari […]

abril 2025
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930