{"id":130,"date":"2013-05-07T09:06:29","date_gmt":"2013-05-07T08:06:29","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/?p=130"},"modified":"2013-05-07T09:06:29","modified_gmt":"2013-05-07T08:06:29","slug":"crisis-what-crisis-iv","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/2013\/05\/07\/crisis-what-crisis-iv\/","title":{"rendered":"Crisis? What crisis? (IV)"},"content":{"rendered":"<p>6.202.700 \u2026 164.700 \u2026 58.000 \u2026 Zenbakiak \u2026 Pertsonak \u2026 Langabeak \u2026 Gehiegi \u2026<\/p>\n<p>Horiek dira aurreko astean Espainiako Estatistika Erakundeak (INEk) emandako langabeen kopurua 2013ko lehenengo hiruhilekoan Espainian, Euskal Autonomi Erkidegoan (EAEn), Nafarroan, hurrenez hurren.<\/p>\n<p>Eustati, Euskal Estatistika Erakundeari, begiratzen badiogu langabe kopurua 142.400 da EAEn, horietatik 19.900 Araban, 86.500 Bizkaian eta 36.000 Gipuzkoan. Horietatik guztietatik 81.700 gizonezkoak dira eta 60.700 emakumezkoak.<\/p>\n<p>Espainiako langabezi tasarik txikiena zein probintziatan dago? Gipuzkoan (%13,27 INEren arabera eta %11,1 Eustaten arabera).\u00a0 Araban eta Bizkaian okerrago, baina Espainiako batez bestekotik oso urrun (%27,16).<\/p>\n<p>Hau da egungo krisiaren dramarik handiena.<\/p>\n<p>\u201cThe Economist\u201d aldizkariak ere aurreko astean bere azaleko gaia langabezia zuen, gazteena: <a href=\"http:\/\/www.economist.com\/news\/international\/21576657-around-world-almost-300m-15-24-year-olds-are-not-working-what-has-caused\" rel=\"external nofollow\">\u201cGeneration jobless. The global rise of youth unemployment\u201d<\/a>.<\/p>\n<p>Asierrek, nire blogkide eta lankideak, iradoki zidan duela egun gutxi honi buruzko artikulu interesgarria. Sarritan entzungo zenuen gazteen langabezi tasa %50 inguruan dagoela Espainian. Egia al da? Bai \u2026 eta ez. Ikus <a href=\"http:\/\/www.realinstitutoelcano.org\/wps\/portal\/rielcano\/contenido?WCM_GLOBAL_CONTEXT=\/elcano\/elcano_es\/zonas_es\/comentario-gonzalezenriquez-paro-juvenil\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a> Carmen Gonzalezek (Real Instituto Elcanoko ikerlari nagusiak) idatzitako artikulua eta <a href=\"http:\/\/elpais.com\/elpais\/2013\/04\/22\/opinion\/1366640373_850964.html\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a> William Chislett kazetariak El Paisen idatzitakoa.<\/p>\n<p>Eurostat Europako Estatistika Institutuak bi neurri erabiltzen ditu gazteen langabezia neurtzeko: \u201cUnemployment rate\u201d eta \u201cUnemployment ratio\u201d. Antzekoak dirudite baietz? Ba emaitzak oso desberdinak ematen dituzte:<\/p>\n<ul>\n<li>\u201cUnemployment rate\u201d edo langabezi tasa: Langabezian dabiltzan gazteen ehunekoa biztanleria aktiboaren barnean.\n<ul>\n<li>Gaztea: 15 eta 24 urte bitartekoa (azken hau barne).<\/li>\n<li>Langabea: Lanik gabe, lanerako prest eta lan bila.<\/li>\n<li>Biztanleria aktiboa: lanean ari direnak gehi langabeak.<\/li>\n<\/ul>\n<\/li>\n<\/ul>\n<p>Tasa hau da normalean Eurostatek aditzera ematen duena komunikabideetara.<\/p>\n<ul>\n<li>\u201cUnemployment ratio\u201d edo langabezi ratioa: Kasu honetan langabeen ehunekoa adierazten du 15-24ko biztanleria osoaren barnean (ez biztanleria aktiboarenean bakarrik).<\/li>\n<\/ul>\n<p>Zergatik bi neurriak erabili? Gazteen langabezi tasak gazteek lanpostuak bilatzeko zailtasunak islatzen ditu. Hala eta guztiz ere, horrek ez du esan nahi 15 eta 24 urte bitarteko langabeen taldea handia denik, gazte gehienak ikasten ari baitira denbora osoz (hau da, ez daude biztanleria aktiboan). Hau nola dago Espainiaren kasuan? Azpiko Taulan ikus dezakegu. Eurostateko datuak dira. Honen arabera langabezi tasa %55,2 da Espainian azken datuen arabera (batez bestekoa %23,2 da Europako Batasunean). Grezia bakarrik dago okerrago, %57,9. Alemaniak, Herbehereak eta Austriak bakarrik dute %10 baino beheragoko langabezi tasa. Aldiz, langabezi ratioa %20,6 da Espainian (eta Europako Batasunean, batez beste, %9,7). Hau da, arazoa oso larria izanik, ez da dirudien bezain larria.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"\/ekonomiaren-plaza\/wp-content\/uploads\/sites\/41\/2013\/05\/Grafico_Youthunemployment.png\"><img loading=\"lazy\" class=\"alignnone size-full wp-image-135\" title=\"Grafico_Youthunemployment\" src=\"\/ekonomiaren-plaza\/wp-content\/uploads\/sites\/41\/2013\/05\/Grafico_Youthunemployment.png\" alt=\"\" width=\"616\" height=\"567\" srcset=\"https:\/\/static-blogs.diariovasco.com\/wp-content\/uploads\/sites\/41\/2013\/05\/Grafico_Youthunemployment.png 616w, https:\/\/static-blogs.diariovasco.com\/wp-content\/uploads\/sites\/41\/2013\/05\/Grafico_Youthunemployment-300x276.png 300w\" sizes=\"(max-width: 616px) 100vw, 616px\" \/><\/a>Iturria: Eurostat (ikus <a href=\"http:\/\/epp.eurostat.ec.europa.eu\/statistics_explained\/images\/thumb\/8\/8b\/Youth_unemployment%2C_2012Q4_%28%25%29.png\/350px-Youth_unemployment%2C_2012Q4_%28%25%29.png\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a>).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Aurrekoarekin lotuta, gazteen langabeziari buruz, atalik okerrena ziurrenik \u201cez-ez belaunaldia\u201d (\u201cez ikasi, ez lanik egin\u201d; edo \u201cni-ni\u201d) osatzen dutenekin dago. Horiei NEET deitzen zaie nazioarteko erakundeetan: <em>\u201cNot in Employment, Education or Training\u201d<\/em>. Hemengo datuak lehen aipatutakoak baino beldurgarriagoak dira: 2010ean 15-29 urte bitarteetan dauden %24 ni-ni-ak (NEET) dira Espainian, 852.900 pertsona gutxi gorabehera 15-24 urte bitarteetan. Begira datu hauek ELGEko (<em>OECD) <\/em>herrialdeentzat ondorengo Taulan <a href=\"http:\/\/www.oecd.org\/edu\/EAG%202012_e-book_EN_200912.pdf\" rel=\"external nofollow\">\u201c<em>Education at a glance\u201d<\/em><\/a><em> <\/em>argitalpenetik. ELGEko batez bestekoa %16an dago eta herri hoberenak %10an inguruan dabiltza.<\/p>\n<p><a href=\"\/ekonomiaren-plaza\/wp-content\/uploads\/sites\/41\/2013\/05\/GraficoNiNi.png\"><img loading=\"lazy\" class=\"alignnone size-full wp-image-134\" title=\"GraficoNiNi\" src=\"\/ekonomiaren-plaza\/wp-content\/uploads\/sites\/41\/2013\/05\/GraficoNiNi.png\" alt=\"\" width=\"667\" height=\"518\" srcset=\"https:\/\/static-blogs.diariovasco.com\/wp-content\/uploads\/sites\/41\/2013\/05\/GraficoNiNi.png 667w, https:\/\/static-blogs.diariovasco.com\/wp-content\/uploads\/sites\/41\/2013\/05\/GraficoNiNi-300x233.png 300w\" sizes=\"(max-width: 667px) 100vw, 667px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Iturria: ELGE (ikus <a href=\"http:\/\/www.oecd.org\/edu\/EAG%202012_e-book_EN_200912.pdf\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a>).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Soluziorik bai? Giltzarria hezkuntza da nagusiki (lan merkatuaren funtzionamendua ere aipatu beharra dago, baina hori besterako utziko dut), eta hau epe ertain-luzeko bidea da. Gure blogean aipatu dugu behin eta berriro hezkuntzaren garrantzia (ikus <a href=\"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/2012\/10\/09\/murrizketa-garaian-unibertsitateko-hezkuntza-gastua\/\">hemen<\/a>, <a href=\"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/2012\/10\/30\/unibertsitateko-tasen-igoera-eta-sistemaren-aurrerakortasuna\/\">hemen<\/a> eta <a href=\"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/2012\/11\/27\/educar-para-el-futuro\/\">hemen<\/a> adibidez). Txosten horrek berak dio Goi Mailako Bigarren Hezkuntzako kualifikaziorik ez izatea lana lortzeko oztopo serioa dela. Are gehiago, Unibertsitateko ikasketak izateak lanean aritzeko probabilitatea handitzen du, bereziki garai ekonomiko txarrak datozenean. Ez da harritzekoa, ezta?<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>6.202.700 \u2026 164.700 \u2026 58.000 \u2026 Zenbakiak \u2026 Pertsonak \u2026 Langabeak \u2026 Gehiegi \u2026 Horiek dira aurreko astean Espainiako Estatistika Erakundeak (INEk) emandako langabeen kopurua 2013ko lehenengo hiruhilekoan Espainian, Euskal Autonomi Erkidegoan (EAEn), Nafarroan, hurrenez hurren. Eustati, Euskal Estatistika Erakundeari, begiratzen badiogu langabe kopurua 142.400 da EAEn, horietatik 19.900 Araban, 86.500 Bizkaian eta 36.000 Gipuzkoan. [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":69,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/130"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/69"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=130"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/130\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=130"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=130"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=130"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}