{"id":189,"date":"2013-10-29T08:36:45","date_gmt":"2013-10-29T07:36:45","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/?p=189"},"modified":"2013-10-29T08:36:45","modified_gmt":"2013-10-29T07:36:45","slug":"unibertsitate-publikoaren-egoera-espainian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/2013\/10\/29\/unibertsitate-publikoaren-egoera-espainian\/","title":{"rendered":"Unibertsitate (publikoaren) egoera Espainian"},"content":{"rendered":"<p>Azkenaldi honetan hezkuntza pil-pilean dago hainbat arrazoirengatik. Gaur Espainiako unibertsitate publikoen egoeraz arituko naiz, eta horretarako udara baino lehenago argitaratutako txostena (lehenengoa) aipatu nahi dut. BBVA Fundazioak eta IVIEk (Instituto Valenciano de Investigaciones Econ\u00f3micas) landutakoa da eta \u201cProyecto U-Ranking\u201d izena du (ikus <a href=\"http:\/\/www.u-ranking.es\/\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a>). Bere helburua Espainiako unibertsitate publikoak sailkatzea da, emaitzen bolumenaren eta ekoizkortasunaren arabera, \u201cRankings ISSUE\u201d deritzona (ISSUEk Indicadores Sint\u00e9ticos del Sistema Universitario Espa\u00f1ol esan nahi du). Unibertsitate pribatuak (guztira, 31) ez dira sartzen, egileen arabera beharrezko informazioa ez dutelako eskaintzen.<\/p>\n<p>Unibertsitate publikoen hiru atal nagusietako emaitzak aztertzen dira, hala nola, irakaskuntza, ikerketa eta berrikuntza eta garapen teknologikoa. Horietako bakoitzari zein haztapen edo \u201cpisu\u201d ematen zaio hiru ataletako informazioa zenbaki bakar eta agregatu batean azaltzeko? Adituen arabera, rankina egiteko, ondorengo haztapenak ematen dituzte:<\/p>\n<ul>\n<li>Irakaskuntza: %56,<\/li>\n<li>Ikerketa: %34, eta<\/li>\n<li>Berrikuntza eta garapen teknologikoa: %10.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Horietako bakoitzaren barnean erabilitako baliabideak, lortutako ekoizpena, kalitatea (emaitzena, prozesuena, \u2026) eta jardueren nazioartekotzea baloratzen dira. Irakaskuntzan, adibidez, ondorengoak erabiltzen dituzte:<\/p>\n<ul>\n<li>Baliabideak: Irakasle eta ikerlariak ikasleko, aurrekontua ikasleko, eta doktore-kopurua.<\/li>\n<li>Ekoizpena: Arrakasta-tasa, ebaluazio-tasa, eta abandonu-tasa.<\/li>\n<li>Kalitatea: Erakartze-gaitasunaren indizea, graduondoko ikasleen ehunekoa, ebakitze-nota.<\/li>\n<li>Nazioartekotzea: Ikasleen ehunekoa elkartrukeko programatan, ofizialak ez diren hizkuntzetako programatan matrikulatutako ikasleen ehunekoa, ikasle atzerritarren ehunekoa.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Aldagai dexente sartzen dira, beraz, baina faltan botatzen ditut oinarrizko batzuk. <strong>Ez dago lan merkatuan sartzearekin erlazionatutako adierazlerik<\/strong>. Adibidez, ikasleen zein ehuneko dago lanean ikasketak bukatu eta gutxira? Ikasketekin erlazionatutako lana lortu al du? Zein da hasierako soldata? EZ dut ulertzen zergatik falta diren adierazle horiek. Beste arrazoiren artean, ez al dute horretarako ikasten ikasleek, ba? Besteren artean, ez al da unibertsitateari eskatu behar dioguna? Falta serioa da, nire ustez, ez baitu aipamen bat bera ere egiten horren inguruan.<\/p>\n<p>Ikerketan eta berrikuntza eta garapen teknologikoan alor horietako adierazleak leudeke, hala nola proiektu lehiakorretan lortutako dirua, argitaratutako artikuluak, eta abar (ez ditut ipiniko ez luzatze arren).<\/p>\n<p>Espainiako 48 unibertsitate publiko aztertu eta emaitzak bi modutara ematen dira; alde batetik, emaitzen bolumenaren arabera, eta bestetik, ekoizkortasunaren arabera, aipatutako emaitzak unibertsitatearen tamainarekin erlazionatuz, konparatzeko egokiagoa izan dadin. Garrantzitsua da kontuan hartzea emaitzak ordinalak direla, eta beraz, emaitza (zenbaki) zehatzek ez dutela informazio interesgarririk ematen. Hau desabantaila handia da, nire ustez. 1go Taulak emaitzen bolumenaren rankina (ISSUE-V, ordenatu-ardatzean) eta ekoizkortasunaren rankina (ISSUE-P, abzisa-ardatzean) azaltzen du. Hor dago, nire ustez, lanaren ekarpen nagusia. Unibertsitate publikoen egoera oso desberdina da orokorrean. Hala ere, goian eta eskuinean ikus daitekeenez, 8 unibertsitate daude (itzalarekin adieraziak): Universidad Complutense de Madrid (UCM), Universitat de Barcelona (UB), Universitat de Val\u00e8ncia (UV), Universitat Polit\u00e8cnica de Val\u00e8ncia (UPV), Universitat Polit\u00e8cnica de Catalunya (UPC), Universitat Aut\u00f2noma de Barcelona (UAB), Universidad Aut\u00f3noma de Madrid (UAM) eta Universitat Pompeu Fabra (UPF). Horiek ere beste rankinetan (Shangaikoa, adibidez) hoberen azaltzen direnak dira Espainian. Goian eta ezkerrean handiak eta ekoizkortasun txikikoak daude, horien artean, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU). Behean eta ezkerrean, txikiak eta ekoizkortasun txikikoak, Errioxakoa adibidez (UNIRIOJA). Azkenik, txikiak eta ekoizkortasun handikoak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA) adibidez.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>1go Taula. Emaitzen bolumenaren rankina (ISSUE-V) eta ekoizkortasunaren rankina (ISSUE-P) \u00a0Espainiako unibertsitate publikoan. Ranking bakoitzeko posizioa eta tercilen araberako banaketa.<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"\/ekonomiaren-plaza\/wp-content\/uploads\/sites\/41\/2013\/10\/GraficoRankingUniversidadesPublicas.png\"><img loading=\"lazy\" class=\"alignnone size-full wp-image-190\" title=\"GraficoRankingUniversidadesPublicas\" src=\"\/ekonomiaren-plaza\/wp-content\/uploads\/sites\/41\/2013\/10\/GraficoRankingUniversidadesPublicas.png\" alt=\"\" width=\"459\" height=\"514\" srcset=\"https:\/\/static-blogs.diariovasco.com\/wp-content\/uploads\/sites\/41\/2013\/10\/GraficoRankingUniversidadesPublicas.png 459w, https:\/\/static-blogs.diariovasco.com\/wp-content\/uploads\/sites\/41\/2013\/10\/GraficoRankingUniversidadesPublicas-268x300.png 268w\" sizes=\"(max-width: 459px) 100vw, 459px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Iturria: Goian aipatutako \u201cProyecto U-Ranking\u201d.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Horretaz gain ere, lanak emaitzak ikasketa-mota desberdinen arabera eskaintzen dira, hiru atal desberdinen arabera, eta abar, irakaskuntza eta ikerketako datu desagregatuak erabiliz. Beste bi emaitza interesgarri ematen ditu ikerketa honek. Batetik, unibertsitate hoberenetan tamaina handiko unibertsitateek emaitzen bolumen handiagoa lortzen dute ekoizkortasunaren kaltetan, nahiz eta ondorio hau mugatua izan. Bestetik, emaitza hoberenak ematen dituzten unibertsitateetan irakaskuntzan eta ikerketan ere ondo dabiltza, baina hori ez da beti gertatzen.<\/p>\n<p>Rankinak orokorrean baliotsuak dira, baina kontu handiarekin ibili behar dira ere, ez baitira \u201cjainkoak emandako egiak\u201d. Dena den, esan bezala, txosten honek zenbait fruitu interesgarri eskaintzen ditu unibertsitate publikoen egoera hobetzeko, bereziki <a href=\"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/2012\/10\/09\/murrizketa-garaian-unibertsitateko-hezkuntza-gastua\/\">duela urte bete esan genuen bezala<\/a>, krisi-garaian inoiz baino garrantzitsuagoa baita unibertsitateen eraginkortasuna hobetzea.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Azkenaldi honetan hezkuntza pil-pilean dago hainbat arrazoirengatik. Gaur Espainiako unibertsitate publikoen egoeraz arituko naiz, eta horretarako udara baino lehenago argitaratutako txostena (lehenengoa) aipatu nahi dut. BBVA Fundazioak eta IVIEk (Instituto Valenciano de Investigaciones Econ\u00f3micas) landutakoa da eta \u201cProyecto U-Ranking\u201d izena du (ikus hemen). Bere helburua Espainiako unibertsitate publikoak sailkatzea da, emaitzen bolumenaren eta ekoizkortasunaren arabera, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":69,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/189"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/69"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=189"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/189\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=189"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=189"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=189"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}