{"id":1908,"date":"2021-11-30T06:22:54","date_gmt":"2021-11-30T05:22:54","guid":{"rendered":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/?p=1908"},"modified":"2021-11-30T06:22:54","modified_gmt":"2021-11-30T05:22:54","slug":"ekonomialari-euskaldunen-biltzarra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/2021\/11\/30\/ekonomialari-euskaldunen-biltzarra\/","title":{"rendered":"Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/InakiErauskin\" rel=\"external nofollow\">@InakiErauskin <\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Aurreko ostiralean <a href=\"https:\/\/www.ueu.eus\/ikasi\/jardunaldi-ikastaroa\/1692\/Ekonomialari%2BEuskaldunen%2BII.%2BBiltzarra.%2BHtik%2BBIOra\" rel=\"external nofollow\">Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra<\/a> izan genuen EHUko Bizkaia Aretoan Bilbon. Gaia \u201cHidrogenotik BIOekonomiara (Htik BIOra)\u201d izan zen. Ekonomisten Euskal Elkargoak, Udako Euskal Unibertsitateak eta EHUk antolatu zuten biltzarra. Laburki aipatuko ditut bertan tratatutako gai batzuk.<\/p>\n<p>EHUko <strong>Unai Tamayok <\/strong>(<a href=\"https:\/\/www.ehu.eus\/es\/\" rel=\"external nofollow\">UPV\/EHU<\/a>), UEUko <strong>Kepa Sarasolak<\/strong> (<a href=\"https:\/\/www.ueu.eus\/\" rel=\"external nofollow\">UEUko Zuzendaria<\/a>) eta Ekonomisten euskal elkargoko <strong>Ainhoa Saituak <\/strong>(<a href=\"https:\/\/www.ekonomistak.eus\/Contenidos\/Ficha.aspx?IdMenu=A2238BD0-3048-4D9D-AB8C-C91C6FDFD475&amp;Idioma=es-ES\" rel=\"external nofollow\">Ekonomistak Euskal Elkargoa<\/a>) \u00a0harrera beroa egin ondoren, hasierako gaia, <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Federiko_Krutwig\" rel=\"external nofollow\">Federico Krutwig<\/a>-en mendeurrena (1921-1998) dela eta, berak euskal ekonomiari egindako ekarpena aztertzea izan zen. Goizeko aurkezpen guztietan <strong>Maialen Aginagalde<\/strong> (Mugarik gabeko ekonomialariak) izan zen moderatzailea.<\/p>\n<p><strong>Oskar Arantzabalek <\/strong>(<a href=\"https:\/\/www.ueu.eus\/\" rel=\"external nofollow\">UEUko Ekonomia Saila<\/a>) \u201c1963 \u201cVasconia\u201dren berrirakurketa ekonomikoa\u201d egin zuen. Krutwig enpresako mundutik zetorrenez Euskal Herriak izandako espoliazio koloniala azpimarratu zuen, Euroeskualde baten sorrera proposatu (hizkuntza oinarria izanik), baita Europako Estatu Batuak, ikuspuntu antikapitalista eta antimarxistaren gainetik, ikuspegi sozialista liberala aldarrikatuz. <strong>Baleren Bakaikoak<\/strong> (<a href=\"https:\/\/www.ueu.eus\/\" rel=\"external nofollow\">UEU<\/a> eta <a href=\"https:\/\/www.ehu.eus\/es\/\" rel=\"external nofollow\">UPV\/EHU<\/a>ko katedradun ohia) \u00a0\u201c1984 Computer Shock eta ekonomiaren egoera berrirantz\u201d aztertu zuen. Garai hartako ingurunetik abiatuz, aurrerakuntza lortzeko marxismotik liberalismora abiatzea proposatu zuen Krutwigek. Iraultza zibernetikoa zetorrela aurrikusiz, iraultza hori nola egin behar zen aldarrikatu zuen: Eliteetatik etorritako iraultza, jakintzak izan behar du bultzarri, Bilbo ardatz hartuta (munduko beste hiriekin ondo lotuz), Eibar-Bergara-Arrasate-O\u00f1ati laugunean oinarrituz, eta Sophopopolisa (25.000 pertsona inguruko hiria) Gernika inguruan sortuz, produktibitatea, jakintza eta zibernetika sustatuz. <strong>Vicente Huicik<\/strong> (soziologoa, S4SN, Chicagoko Unibertsitatea): \u201cZoon elektronik\u00f3n eta cybertariat\u201d-i buruz hausnartu zuen. \u201cComputer shock\u201d egungo egoerarekin lotu zuen. Lana liberatu nahi zuen zibernetikaren bitartez, Krutwigen hitzetan. \u201cZoon elektronik\u00f3n\u201d sarean konektatua, aktibazioarekin lan eginez eta memoria mugatukoa izanik, langilea \u201cCybertariat\u201d bizi da zoon elektronikon gisa, lan espaziorik ez, lan denbora ez eta honek gugan izan dezakeen eragina zein izango den galdetu zuen.<\/p>\n<p><strong>I\u00f1aki Dorronsorok<\/strong> (<a href=\"http:\/\/www.eusko-ikaskuntza.eus\/eu\/proiektuak\/pz-0-1-2020\/\" rel=\"external nofollow\">Eusko Ikaskuntza<\/a>ko lehendakari-ohia) \u201cHidrogenotik bioekonomiara (Htik BIOra)\u201dko solasaldia egin zuen. Egungo testuingurutik abiatuz, hidrogenoaren aukerak zeintzuk diren azaldu zituen. Hainbat bide daude hidrogenoa sortzeko eta guztia ez da berdea. Eskala handiko hidrogenoa sortzeko erronka handia da eta hor daude gaur egun zenbait proiektu, Petronor eta Iberdrolarenak, besteak beste. Egun kontsumoan %0,1 dator hidrogenotik, baina helburua 2050erako %10 izatea da.<\/p>\n<p><strong>Nik <\/strong>hazkundeari eta desazkundeari buruzko datuak eta gogoetak eman nituen. Hazkunde ekonomikoa fenomeno berria da historian, eta ongizate materialerako funtsezkoa. Horrek ekoizkortasunaren igotzea eskatzen du. Desazkundeak proposatzen du gutxiagorekin hobeto bizitzea. Nik ez dut hori posible ikusten, baina egungo ereduak aldatu behar du eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko karbonoa isurtzea zergapetu behar dugu eta trantsizio horrek gure etorkizuna determinatuko du ziur datorren urteetan.<strong> Ainhoa Saituak <\/strong>(<a href=\"https:\/\/www.ehu.eus\/eu\/home\" rel=\"external nofollow\">EHU<\/a>): \u201cPlaneta babestu behar dugu. Ingurumen arloko informazioaren kudeaketa\u201d eta <strong>Izaskun Ipi\u00f1azarrek<\/strong> (<a href=\"https:\/\/www.ehu.eus\/eu\/home\" rel=\"external nofollow\">EHU<\/a>) \u201cJasangarritasunari buruzko adierazleak enpresen arlo soziala eta aginte ona hobetzeko\u201dari buruz hitz egin zute. Beraien ekarpen zehatzagoa <a href=\"https:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/ueu365\/2021\/11\/11\/enpresak-beren-negozioen-etekinengatik-ez-ezik-gizarteari-egindako-ekarpen-jasangarriengatik-ere-hasi-dira-balioztatzen\/\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a> aurki dezakezu: \u201cHelburua enpresa txiki eta ertainen (ETE-en) ustez adierazle egokienak zeintzuk diren aztertzea izan da, eta ondoren, informazioa nola eman dezaketen gomendatzeko <a href=\"https:\/\/www.bnfix.com\/guia-practica-de-indicadores-medioambientales-sociales-y-de-gobernanza-para-pymes\/\" rel=\"external nofollow\">gida<\/a> bat proposatzea. Inkesta erantzun duten ETE-ek gehien balioztatu dituzten adierazleak, besteak beste,\u00a0 hurrengo hauei buruzkoak izan dira: ingurumenaren arloan, energia eta uraren kontsumoa; hondakinen sortzea eta kudeatzea (berrerabilpena barne); arlo sozialean, langileen antzinatasuna, prestakuntza, hitzarmen kolektiboak babesten dituen langileen portzentajea eta absentismoa; eta gobernu korporatiboari dagokionez, Kontseiluaren bilerak, genero aniztasuna kontseiluan eta Erantzukizun korporatiboko kontseilariak.\u201d<\/p>\n<p>Ondorengo saioan<strong> Patricia Peinadok<\/strong> (<a href=\"https:\/\/www.ehu.eus\/eu\/home\" rel=\"external nofollow\">EHU<\/a>) \u201cEAEko genero desberdintasunen bilakaera lan merkatuan (2002-2020)\u201d azaldu zuen. Orokorrean genero-arrakala murriztu egin da atzeraldian eta handitu hazkundealdian eta EAEn arrakala txikiagoa izan ohi da langabezia, enpleguan eta jardueran, Espainiarekin konparatuz. Soldata arrakala, aldiz, EAEn handiagoa da egun eta igo eta jaitsi da azken urteetan. <strong>Maria Martinezek <\/strong>(<a href=\"https:\/\/www.ehu.eus\/eu\/home\" rel=\"external nofollow\">EHU<\/a>) \u201cGIH, Administrazio-kontseiluetako genero berdintasunaren gaineko informazio dibulgazioa\u201dri buruz hitz egin zuen, goi mailako emakumeen % handiagoa duten enpresek balio erantsi gehiago eta arrisku gutxiago dutelaren hipotesitik abiatuz, Acerinox, Adolfo Dominguez, Mercadona, Euskaltel, Iberdrola, BBVA, eta Codere enpresetako datuetan oinarrituz, besteak beste.<\/p>\n<p>Arratsaldeko lehenengo tailerrean \u201cKrutwig eta ekonomia dolmenikoa\u201dn &#8220;Antzinako euskal kolektibismoa&#8221; jorratu zen, moderatzailea <strong>Estrella Sanchez<\/strong> (<a href=\"https:\/\/www.ekonomistak.eus\/Contenidos\/Ficha.aspx?IdMenu=A2238BD0-3048-4D9D-AB8C-C91C6FDFD475&amp;Idioma=eu-ES\" rel=\"external nofollow\">Ekonomistak Euskal Elkargoa<\/a>) zelarik. <strong>Xabier Renteriak <\/strong>(<a href=\"https:\/\/www.ehu.eus\/eu\/home\" rel=\"external nofollow\">EHU<\/a>), Euskal Sena Taldeko lanean oinarrituz Krutwigek Vasconia osorako EH komunala aipatu zuen, Biltzarren bitartez, horien artean Federazioa sortzea proposatuz independentziarantz.<strong> Juan Inazio Hartsuagak<\/strong> (antropologoa) Jentil-Aroaren\/Dolmenikoaren (IndoEuroparra baino lehenagokoa) eta ikuspegi indoeuroparraren arteko konparaketa egin zuen, eta batetik nola mugitu garen azalduz. Beste tailerrean, \u201cEkonomia alternatiboa\u201dren barnean, &#8220;Euskal kooperatibismo modernoa&#8221;ri buruzko hizketaldia eman zuen<strong> Be\u00f1at Irasuegik<\/strong> <a href=\"https:\/\/olatukoop.eus\/\" rel=\"external nofollow\">(Olatukoop kooperatibakoak)<\/a>, moderatzailea <strong>Irati Cifuentes <\/strong>(Mugarik gabeko ekonomialariak) zelarik. Be\u00f1atek 2008ko krisiaren ondorioz kooperatibak sortzeko ekimenak ugaritu direla esan zuen. Olatukoopekoek horiek gauzatzen laguntzen dute eta hainbat adibide ipini zituen sortutako ekimen desberdinez, sektore desberdinetan. Bere ustez kooperatiba berriek hauek badute feminismo eta ekologismoaren bultzada oso indartsua.<\/p>\n<p>Aurreko guztia, noski, nik ulertutakoa eta idatzitakoa da. Esaera zaharrak dioen bezala, \u201cGaizki esanak barka eta ondo esanak gogoan hartu\u201d.<\/p>\n<p>Dena den, Biltzarraren grabazioa YouTuben ipintzeko asmoa dute antolatzaileek.<\/p>\n<p>Aspaldiko lagunak ikusteko eta lagun berriak egiteko aukera ona izan zen.<\/p>\n<p>Hurrengo Biltzarra noiz? Hemendik 2 urtetara!<\/p>\n<p>Bitartean izan ongi!<\/p>\n<p>Eta eskerrik asko antolatzaile guztiei!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/InakiErauskin\" rel=\"external nofollow\">@InakiErauskin <\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>@InakiErauskin &nbsp; Aurreko ostiralean Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra izan genuen EHUko Bizkaia Aretoan Bilbon. Gaia \u201cHidrogenotik BIOekonomiara (Htik BIOra)\u201d izan zen. Ekonomisten Euskal Elkargoak, Udako Euskal Unibertsitateak eta EHUk antolatu zuten biltzarra. Laburki aipatuko ditut bertan tratatutako gai batzuk. EHUko Unai Tamayok (UPV\/EHU), UEUko Kepa Sarasolak (UEUko Zuzendaria) eta Ekonomisten euskal elkargoko Ainhoa Saituak (Ekonomistak [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":69,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1908"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/69"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1908"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1908\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1909,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1908\/revisions\/1909"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1908"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1908"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1908"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}