{"id":320,"date":"2014-11-04T08:34:23","date_gmt":"2014-11-04T07:34:23","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/?p=320"},"modified":"2014-11-04T08:34:23","modified_gmt":"2014-11-04T07:34:23","slug":"2030","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/2014\/11\/04\/2030\/","title":{"rendered":"Nolakoa izango da eskola 2030. urtean?"},"content":{"rendered":"<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Twitterren jarrai nazakezu: @InakiErauskin<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Ikasi behar dena, curriculuma, pertsonalizatuagoa eta egokituagoa izango da ikasle bakoitzarekiko. Horrekin batera, ikasle bakoitzak ikasketa-prozesua bere erritmoan egitea eta aurrera nola egiten duen ikustea ahal izango du.<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Irakasleen funtzio nagusia ikasleak ikasketa-prozesuan gidatzea eta laguntzea izango da.<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Irakasteko ikuspegi eta sortzeko prozesu berritan oinarritzen diren metodo berritzaileak erabiltzen dituzten eskolak oinarrizkoak izango dira.<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Gehien baloratuko diren abileziak pertsonalak izango dira (talde lanean aritu, jendearen aurrean hitz egin, \u2026), gauzak nola egiten diren eta abilezia praktikoak ondoren, eta azkenik jakintza akademikoa.<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Jakintzako iturri nagusia <em>online<\/em> bidezko edukia izango da, eta ondoren adreiluzko eta zementuzko eskola bidezkoa.<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Eskoletako tituluetaz gainera, enpresek emandako zertifikazioak garrantzi handia hartuko dute.<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Ikastea bizitza osoko prozesua izango da.<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Ikasketetan erabiliko den hizkuntza nagusia mundo mailakoa izango da.<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <em>Big datak<\/em> (datu base handien erabilerak) zeregin handia izango du hezkuntzan.<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Estatua ez da izango hezkuntza finantzatzeko izango den iturri nagusia.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hori guztia gertatuko al da hemendik 16 urtera? Hori diote munduko hainbat hezkuntza-adituek duela egun batzuk argitaratutako txostenean (ikus <a href=\"http:\/\/cdn.qf.com.qa\/app\/media\/22210\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a> informazio gehiago nahi baduzu), WISE (<em>World Innovation Summit for Education<\/em>) deituriko ekimenean. Bere helburua hezkuntzan berrikuntza eta elkarlana mundo mailan bultzatzea da. 1.go irudiak erakusten ditu emaitza nagusiak. Horietako batzuk aipatu ziren duela urte pare bat Asier blogkideak idatzitako postean (ikus <a href=\"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/2012\/11\/27\/educar-para-el-futuro\/\">hemen<\/a>). Eduard Punset pentsalariak horietako batzuk ere aipatu ditu bere liburu berrian (ikus <a href=\"http:\/\/www.elconfidencial.com\/alma-corazon-vida\/2014-10-27\/asi-sera-espana-dentro-de-diez-anos-segun-punset-y-suena-raro_408813\/\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a> horri buruzko albistea).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>1. irudia. Eskola 2030. urtean<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"\/ekonomiaren-plaza\/wp-content\/uploads\/sites\/41\/2014\/11\/WISE-Graph-17.jpg\"><img loading=\"lazy\" class=\"alignnone size-full wp-image-321\" title=\"WISE Graph-17\" src=\"\/ekonomiaren-plaza\/wp-content\/uploads\/sites\/41\/2014\/11\/WISE-Graph-17.jpg\" alt=\"\" width=\"608\" height=\"852\" srcset=\"https:\/\/static-blogs.diariovasco.com\/wp-content\/uploads\/sites\/41\/2014\/11\/WISE-Graph-17.jpg 608w, https:\/\/static-blogs.diariovasco.com\/wp-content\/uploads\/sites\/41\/2014\/11\/WISE-Graph-17-214x300.jpg 214w\" sizes=\"(max-width: 608px) 100vw, 608px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Iturria: <a href=\"http:\/\/www.media.wise-qatar.org\/wise-survey-school-in-2030-infographics\/\" rel=\"external nofollow\">http:\/\/www.media.wise-qatar.org\/wise-survey-school-in-2030-infographics\/<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Zaila da jakitea ikuspegi hori beteko den ala ez, bestetan esan ohi dudan bezala, aurreikustea zaila baita, etorkizunari buruz bereziki. Baina hainbat alorretan mugimendu garrantzitsuak ematen ari dira, <em>online <\/em>edukietan nabarmenki. Horren adibide dira MOOC (<em>Massive Online Open Courses<\/em>) ikastaroak, blog honetan aipatu izan dugun bezala (ikus <a href=\"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/2013\/02\/12\/estudia-gratis-en-harvard-primera-parte\/\">hemen<\/a> eta <a href=\"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/2013\/03\/05\/estudia-gratis-en-harvard-segunda-parte\/\">hemen<\/a>) edo Khan Academyko ikastaroak (ikus <a href=\"https:\/\/www.khanacademy.org\/\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.economist.com\/node\/21529062\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a>). Bestetik, <em>flipped classroom<\/em> delako metodologia ere erabiltzen hasia da zenbait lekutan eta \u201cmodan\u201d dago. Horren bitartez, ikasleek ikasi beharrekoa bideo eta beste elementuen bitartez ikasten dute etxean eta gero guztiek horren inguruan eztabaidatzen dute klasean, ariketen eta beste jardueren bitartez (ikus <a href=\"https:\/\/net.educause.edu\/ir\/library\/pdf\/ELI7081.pdf\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a> informazio gehiago nahi baduzu). Norabide horretan aldaketa nabarmenak izango direla oso argi dirudi. Zalantza gehiago ditut, irakaslearen funtzio laguntzaile edo <em>coach <\/em>antzeko horretan. Argudio nagusia da Googleekin ezin dela lehiatu. Ados. Baina Google oso zabala da, zabalegia, eta jakin behar da eduki ona txarretik \u201cdiskriminatzen\u201d. Eta hori nola ikasten\/lortzen da?<\/p>\n<p>Teknologia berriek aukera berriak eskainiko dituzte hezkuntzan 2030ean, eta horrek irakasteko eta pentsatzeko modu berriak ekarriko dituzte. Horietako batzuk, ziur, oraindik ez ditugu ezagutzen, baina abilezia pertsonalak garrantzitsuagoak izango diren neurrian, irakasle-ikasleen arteko interakzioak hor jarraituko du ikasketa prozesuaren erdi-erdian.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Twitterren jarrai nazakezu: @InakiErauskin<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp; Twitterren jarrai nazakezu: @InakiErauskin &nbsp; &#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Ikasi behar dena, curriculuma, pertsonalizatuagoa eta egokituagoa izango da ikasle bakoitzarekiko. Horrekin batera, ikasle bakoitzak ikasketa-prozesua bere erritmoan egitea eta aurrera nola egiten duen ikustea ahal izango du. &#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Irakasleen funtzio nagusia ikasleak ikasketa-prozesuan gidatzea eta laguntzea izango da. &#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Irakasteko ikuspegi eta sortzeko prozesu berritan oinarritzen diren [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":69,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/320"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/69"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=320"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/320\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=320"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=320"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=320"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}