{"id":45,"date":"2012-12-04T07:34:14","date_gmt":"2012-12-04T06:34:14","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/?p=45"},"modified":"2012-12-04T07:34:14","modified_gmt":"2012-12-04T06:34:14","slug":"quo-vadis-independentzia-ekonomikoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/2012\/12\/04\/quo-vadis-independentzia-ekonomikoa\/","title":{"rendered":"Quo Vadis independentzia ekonomikoa?"},"content":{"rendered":"<p>Kataluniako (eta Eskoziako) gatazkak pil-pilean jarri du independentzia ekonomikoaren gaia gure inguruan. Bertako hauteskundeak inoiz baino gatazkatsuagoak izan dira eta irabazleak ba \u2026 \u00bf? izan dira.<\/p>\n<p>Duela gutxi, hori dela eta, Kataluniako 6 ekonomialari oso ospetsuk web-orri bat sustatu dute <a href=\"http:\/\/wilson.cat\/es\/\" rel=\"external nofollow\">Col-lectiu Wilson<\/a> izenarekin, <a href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Woodrow_Wilson\" rel=\"external nofollow\">Woodrow Wilson<\/a> Amerikako Estatu Batuetako presidentearen ohorez, bera izan baitzen autodeterminazio eskubidearen defendatzaileetako bat XX. mendearen hasieran. Ekonomialari horietako batzuk Katalunian lan egiten dute, gehienak munduan zehar, eta guztiak munduko \u201ctop\u201d unibertsitateetan ikasi dute eta haietan irakasten ari dira.<\/p>\n<p>Ondorengo galdera\u00a0 aztertzen dute: bideragarria al da independentzia ekonomikoa? Bi atal aipatuko ditut gaur gai horren inguruan, nazioen tamainaren eta oparotasunaren arteko erlazioa, batetik, eta independentziaren merkataritza-ondorioak, bestetik. Badira beste gai batzuk, hala nola, pentsioak, kupoa eta Kontzertu Ekonomikoa, Europako Batasuna eta euroa, enpresak lekuz aldatzea, baina horietan ez naiz arituko gaur.<\/p>\n<p>Lehenengoz, Alberto Alesina eta Enrico Spolaore ekonomialariek lan garrantzitsua idatzi zuten nazioen tamainari buruz, <a href=\"http:\/\/books.google.es\/books\/about\/The_Size_Of_Nations.html?id=YFo3ByJl0DkC&#038;redir_esc=y\" rel=\"external nofollow\">\u201cThe size of nations\u201d<\/a><em> <\/em>(laburpena <a href=\"http:\/\/wilson.cat\/es\/mitjans-escrits\/lectures-recomanades\/item\/download\/53_00d25a6f36d6ade9434e8f71e5c74922.html\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a>, ingelesez). Bi indar nagusi leudeke nazioen tamaina hoberena aztertzeko momentuan. Alde batetik, etekinak daude: nazio handi batek hobeto aprobetxatzen ditu zerbitzu publikoetatik sortzen diren eskala-ekonomiak (adibidez, atzerrian enbaxada bat jartzea berdina kostatzen zaio nazio handi edo txiki bati, baina handiarentzat merkeagoa da biztanleko). Beste aldetik, kostuak daude: nazio handi batean nazio barneko desberdintasunak handiagoak izan daitezkeenez gatazka gehiago sor daitezke. Kostu-etekinen ikuspegiak laguntzen du tamaina hoberena zein den aztertzen. Eurek egindako ikerketa enpirikoak garbi erakusten du nazioen tamaina eta oparotasuna (biztanleko barne produktu gordina) ez doazela batera. Aldiz, merkatuaren tamaina eta \u00a0merkataritzako errejimen-mota funtsezkoak lirateke: nazio irekiagoek bereziki errazagoa lukete tamainaren \u00a0\u201carazoa\u201d gainditzea. Hori baino lehenago, Robert Barro ekonomialariak jardun zuen ere (ikus <a href=\"http:\/\/wilson.cat\/es\/mitjans-escrits\/lectures-recomanades\/item\/191-lo-peque\u00f1o-es-hermoso.html\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a>): lehen esandakoaz gainera, ez dirudi tamainaren eta hazkunde ekonomikoaren tasaren artean erlaziorik dagoenik. Literatura guzti horrek argi eta garbi uzten du, beraz, EAE independentea balitz, bere tamaina txikiak ez lukeela eragozpenik sortu behar ez EAEren errenta mailan ezta ere errenta-mailaren hazkunde-tasan, epe ertain eta luzera, baldin eta EAEk aurrean duen merkatua zabala balitz (eta ez gure herrira mugatuta soilik).<\/p>\n<p>Bigarrenik, zein eragin izan dezake independentziak merkataritza eragiketetan? Duela gutxi hori aztertu du Kataluniarako Col-lectiu Wilsonek (ikus <a href=\"http:\/\/wilson.cat\/es\/mitjans-escrits\/articles-dels-membres\/item\/216-dos-m\u00e9s-dos-s\u00f3n-mil-els-efectes-comercials-de-la-independ\u00e8ncia.html\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a>). Euskal Autonomi Erkidegorako (EAE) datuak ondorengo taulan daude:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>TAULA. Merkataritza-eragiketak, Euskal Autonomi Erkidegoa (balio korrontea, mila \u20ac).<\/strong><\/p>\n<table border=\"1\" cellspacing=\"0\" cellpadding=\"0\">\n<tbody>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"177\"><strong>\u00a0<\/strong><\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"113\">\n<p align=\"center\"><strong>1980<\/strong><\/p>\n<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"114\">\n<p align=\"center\"><strong>2010<\/strong><\/p>\n<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"177\"><strong>Esportazioak<\/strong><\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"113\">\n<p align=\"center\"><strong>6.011.176<\/strong><\/p>\n<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"114\">\n<p align=\"center\"><strong>40.040.031<\/strong><\/p>\n<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"177\">Estatuaren enparatua<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"113\">\n<p align=\"center\">4.458.444<\/p>\n<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"114\">\n<p align=\"center\">19.802.274<\/p>\n<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"177\">Atzerria<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"113\">\n<p align=\"center\">1.552.732<\/p>\n<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"114\">\n<p align=\"center\">20.237.757<\/p>\n<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"177\"><strong>Inportazioak<\/strong><\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"113\">\n<p align=\"center\"><strong>5.723.203<\/strong><\/p>\n<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"114\">\n<p align=\"center\"><strong>42.834.562<\/strong><\/p>\n<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"177\">Estatuaren enparatua<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"113\">\n<p align=\"center\">4.019.192<\/p>\n<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"114\">\n<p align=\"center\">26.205.943<\/p>\n<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"177\">Atzerria<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"113\">\n<p align=\"center\">1.704.012<\/p>\n<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"114\">\n<p align=\"center\">16.628.619<\/p>\n<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"177\"><strong>BPG merkatu preziotan<\/strong><\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"113\">\n<p align=\"center\"><strong>6.695.207<\/strong><\/p>\n<\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"114\">\n<p align=\"center\"><strong>65.419.243<\/strong><\/p>\n<\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<p>Iturria: Eustat<strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p>Lehendabizi, argi eta garbi ikusten da esportazioen eta inportazioen garrantzia barne produktuarekin alderatuta, eta baita ere pisu hori murriztu egin dela 1980tik aurrera: esportazioak BPGren %60 ziren gutxi gorabehera 2010ean. Gainera, 1980an guk eginiko esportazio eta inportazioetatik hiru laurden gutxi gorabehera Estatuko gainerako herrialdeekin ziren (\u201cEstatuaren enparatua\u201d deitzen dena estatistiketan) eta gainerakoa atzerriarekin. Aldiz, 2010ean egiten diren esportazioetatik erdia baino gehiago atzerrira egin ziren, baina inportazioetan %40 \u201cbakarrik\u201d etorri ziren atzerritik. \u00a0Horrek esan nahi du Espainiako merkatutik daukagun menpekotasuna, nahiz eta txikitzen joan, oraindik ere badagoela. Herrialde bateko erregioak merkataritza gehiago egiten dute euren artean Estatu desberdinetako erregioen artean baino. Ondorio horri \u201cmuga ondorioa\u201d deitzen zaio. Asier Minondo blogkideak aztertu zuen hau EAErentzat duela urte batzuk (ikus <a href=\"http:\/\/www.staragon.com\/revecap\/revista\/numeros\/32\/pdf\/minondo.pdf\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a>): EAEk 20 eta 26 aldiz merkataritza gehiago dauka Espainiarekin beste herrialde batekin baino. Ondorio hori %70-85 hizkuntza bera izateak, bata bestearen ondoan izateak eta merkataritza-gune berean izateak sortzen du. Baina, noski, hori guztia ez da aldaezina: joerak dio atzerriak gero eta garrantzi gehiago duela.<\/p>\n<p>Eta horrek guztiak zer dakar? Goazen kalkulu batzuk egitera (lehen aipatutako Col-lectiu Wilsonek egindako lanaren ildoari jarraituz), adibide erraz batekin. EAEk makina-erreminta sektoreko 100 makina ekoizten ditu, bakoitzak 1\u20ac balio duelarik. BPG guztira 100\u20ac da:<\/p>\n<ul>\n<li>Demagun gainerako Estatura egiten ditugun esportazioen %80 ez dugula saltzen. Zergatik? Boikotagatik izan daiteke, lehen zeuden erlazioak hautsi direlako, eta abar. BPG 100\u20ac denez, esportazioak 60\u20ac dira (%60, goian aipatu bezala), 30\u20ac (aurrekoaren %50, goian aipatu bezala) dira Estatuko gainerako herrialdeetara esportatzen dena eta, gainera, %80 saltzen ez bada, 24\u20ac-ko balioa duten makinak ez ditugu salduko: \u201cgalera\u201d daukagu BPGn, makina gutxiago saltzen direlako. Beraz, BPGn izango lukeen eragina = 0,8 gutxiago saltzeagatik \u00d7 0,5 EAEko esportazioak gainerako Estatura \u00d7 %60 esportazioen ekarpena = %24 BPGren galera &#8230; baina<\/li>\n<li>Esportazioek ez dute zuzenean gure balio erantsia kontuan hartzen, hau da, esportatzen dena ez da guztia EAEn sortu (bitarteko ondasunak erosi behar izan dira), eta doitu egin behar da. Adibidez, makina horiek ekoizteko burdina behar izan dugu eta burdina Hego Afrikatik ekarri dugu. Horrek esan nahi du makina guztia ez dela EAEn ekoitzi, zati bat bakarrik, eta hori kontuan hartu behar da. Demagun, Katalunian bezala, EAEk gainerako Estatura egindako esportazioetan daukan benetako BPGko edukina %22,5 dela: 22,5\u20ac da esportazioek BPGn daukaten eragin erreala. Gainerako Estatura egiten esportazioen %80 saltzen ez bada, orduan BPGn duen eragina 18\u20ac da. Beraz, BPGn izango lukeen eragina = 0,8 gutxiago saltzeagatik \u00d7 %22,5 = %18 BPGn galera \u2026 baina<\/li>\n<li>Gainerako Estatura egiten ez ditugun esportazioak, beste leku batera egin beharko ditugu, prezioak jaitsita ziurrenik. Demagun gainerako Estatuan orain saltzen ez den erdia \u201cerrekuperatzen\u201d dugula: atzerrira esportatzen da. Alde batetik, 18\u20ac gutxiago ekoizten dugu gainerako Estatuan gutxiago saltzen duelako. Bestetik, 9\u20ac gehiago ekoizten du atzerrian saltzen duelako. Beraz, BPGn izango lukeen eragina = 0,5 errekuperatzen dugun salmenta \u00d7 %18 lehengo galera = %9 BPGn galera \u2026 baina<\/li>\n<\/ul>\n<p>Pentsa ondorengo beste alternatiba hau:<\/p>\n<ul>\n<li>Gainerako Estatura egindako esportazioak %18 jaisten dira (lehen %80).<\/li>\n<li>Prezioak %40 jaisten dira gainerako Estatuan saldu ez den hori atzerrian saltzeko. Gainera, litekeena da ondasunak urrunago bidali behar direnez horrek marjina txikiagoa sortzea enpresarentzat. Demagun horren eragina %10 dela. Beraz, prezioen jaitsiera guztira %50 izango da.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Gure makinen salmentak, alde batetik, 18\u20ac jaitsiko dira (%18). Horrek gure BPGn duen eragina kopuru horren %22,5 izango da: 4,05\u20ac. Bestetik, saldu ez dena atzerrian salduko da prezio txikiagoarekin (%50): 2,025\u20ac. Beraz, BPGn galera = 0,18 salmentak jaisteagatik \u00d7 %22,5 \u00d7 0,5 = %2 izango da.<\/p>\n<p>Eta bi zenbakien artean zein hautatu behar da? Noski, beste hamaika aukera dago, baina ziurrenik errealitatea bigarrengotik gertuago dago (ikus zergatik aipatutako lanean). Gainera, beste zenbait xehetasunek (prezioen jaitsiera txikiagoa, adibidez) zifra hori murriz dezakete. Beraz, gerta liteke galerak aurkeztu diren bezain handiak ez izatea, baina alderantzizkoa ere posiblea da. Adibidez, duela gutxi argitaraturako lan batek dio Katalunian bere errenta %8,9 eror daitekeela independentziaren ondoren (ikus <a href=\"http:\/\/www.fedeablogs.net\/economia\/?p=25266\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a> eta <a href=\"http:\/\/elpais.com\/elpais\/2012\/09\/20\/opinion\/1348156114_428389.html\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a>); beste batek ekoizpena eta balio erantsia %16-18 eroriko litzatekeela (ikus <a href=\"http:\/\/images.ozongo.com\/xpress\/iee_corporativa1\/resources\/image\/Documento_definitivo_La_cuestion_catalana,_hoy.pdf\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a>). Duela urte batzuk Mikel Buesa ekonomialariak kalkulatu zuen EAEn independentziak merkataritzan izango lukeen eragina BPGn %4-13,4 bitartean egongo litzatekeela (ikus <a href=\"http:\/\/www.ucm.es\/info\/cet\/libros\/Economia%20de%20la%20secesion%20-%20El%20proyecto%20nacionalista%20y%20el%20Pais%20Vasco.pdf\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a>).<\/p>\n<p>Garrantzitsua da kontuan hartzea:<\/p>\n<ul>\n<li>Kostuak eta etekinak neurtzea zaila izateaz gain, ez direla guztiz ziurrak. Horrek esan nahi du kostuak eta etekinak txikiagoak edo handiagoak izan daitezkeela.<\/li>\n<li>Inplizituki egin dudan suposizioa EAE, independentzia eta gero, Europako Batasunaren barnean dagoela izan da. Hori egia ez bada, kostuak handiagoak izango lirateke.<\/li>\n<li>Egungo egoera ez da aldaezina. Aipatzen diren ondorioak epe laburrekoak (eta ertainekoak?) lirateke. Agian independentziak kanpora gehiago esportatzera eraman dezake, horrela esportazioen norakoak dibertsifikatuz eta kostuak txikituz, baina hori ezin daiteke jakin.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Noski, orain arte aipatutako bi gaiak, tamaina eta merkataritza, ez dira guztiak: pentsioak, Kontzertu Ekonomikoa eta kupoa, Europako Batasuna eta euroa, agian enpresak lekuz aldatzea, \u2026 Horiek ere kontuan hartu beharrekoak dira.<\/p>\n<p>Bukatzeko, aipatzekoa da duela gutxi The Economist aldizkari ezagunak esaten zuena Espainiak bere nazioei askatasun gehiago ematearen alde (ikus <a href=\"http:\/\/www.economist.com\/news\/leaders\/21567088-even-though-spectre-secession-unwelcome-distraction-spain-still-needs\" rel=\"external nofollow\">hemen<\/a>). Garbi daukat emozioek funtsezko papera dutela hemen aipatutako gaian, baina ekonomialarion betebeharra azterketa analitikoak eta enpirikoak egitea da kostuak eta etekinak neurtzeko. Horrek guztiak erabaki egokiak hartzeko egoeran uzten gaitu: aurrerakuntzak eztabaida serioa eskatzen du. Datozen belaunaldiek eskertuko digute.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kataluniako (eta Eskoziako) gatazkak pil-pilean jarri du independentzia ekonomikoaren gaia gure inguruan. Bertako hauteskundeak inoiz baino gatazkatsuagoak izan dira eta irabazleak ba \u2026 \u00bf? izan dira. Duela gutxi, hori dela eta, Kataluniako 6 ekonomialari oso ospetsuk web-orri bat sustatu dute Col-lectiu Wilson izenarekin, Woodrow Wilson Amerikako Estatu Batuetako presidentearen ohorez, bera izan baitzen autodeterminazio eskubidearen [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":69,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/45"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/69"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=45"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/45\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=45"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=45"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/ekonomiaren-plaza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=45"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}