Probintzian ez, baina Bidasoa aldean ezaguna da oraindik, banaka batzuentzat bederen, Nafarroako errege Santxo Abarkaren pasadizo bat, elezahar perlatzat ere jo daitekeena. Erakusten diguna, gainera, agintearen ingurumarian izaten zela antzina (eta badela orain ere, orain ere badenez, kuanto!) aholkulari ergel ugari, tuntun-ipurdi franko, txakurraren salara bidali beharrekoa, zist!, asto zuriarenak eta beltzarenak eman eta gero. […]