Hona hemen guraso zaharrok, aitona-amonok, etxeko telefonoan grabatu berri dugun erantzun automatikoa, beste inork berean ezarri nahi izango balu ere, guraso gazteentzat, geure seme-alaba dagoeneko aitatxo-amatxo eginentzat. Jakin dezatela guraso zaharren mugimendua nola zen; bi tenpo zituela, alegia: bata, gauean ohean etzanda: bestea, eguneko egitekoen txanda, ordezkorik ez zan-da. Bata, lehena? Ondo asko dute kunplitzen. […]
Katalunia gora eta Katalunia behera, sinistekoak ez dira egunotan hedabide eta sare sozialetan entzuten eta irakurtzen ditugunak, lurralde hartan guztiak ume inozo zuntzun balira bezala. Datorren igandean, irailak 27 izango dituenean, hitz egingo dute bertako hautesleek. Beldur-ikaran dira espainiarrak. Kaka dariela daude. Eta beldur-ikara horixe bera egia tragikotzat hartuta, kaka esplikatzen ari zaie katalanei ezkerretik […]
Gipuzkoak ez daki Motza-ren historia. Pedro Martin Muxika, Motza, alfer, arlote eta txarki laketua (vago, ocioso y mal entretenido), halakotzat deklaratua behintzat, Beasainen jaio omen zen (Gabirian?) 1757ko maiatzaren 14an. Urte asko baino lehen, Lazkaoko Senper-Berri baserrira eraman zuten gurasoek. Trenik eta autorik gabe, pentsa genezake ez zela apenas bere oila-lurretik aterako gaztea. Zaude horretan! […]
Malaletxea suelto dabil, Bilbotik Maulera eta Madrildik Parisera, esnearen prezioaren kontura. Arrazoi handiz. Esne-ekoizleek ezin diote beren lanbideari eutsi, kosteen azpitik ordaintzen diete-eta litro esnea. Barra-barra aipatzen da egunotan. Ez pentsa, ordea, atzo goizeko kontua denik. Orain ehun urte igual-igual zebiltzan Hondarribian ere, malaletxean, baserritarrak alde batetik, esne-saltzaileak bestetik. Alkizenea baserrian, 1917ko urtarrileko egun batean, […]
Ez dut atzo goizean gure Goierrin aditua «Zarra, txarra», esaldi labur bezain adierazkorra. Geroztik Bidasoaren alde bietan entzun izan dut honako hau: «Zahartzeak deus onik ez du». Eta, bestalde, literaturatik jasoa dut «Zaharraren sistema, seta eta tema». Zahartzeari buruz, ordea, bada bestelakorik ere, zorionez, aldian aldiko bizkorkiloei eskerrak, ez hain ezari eta beltzari emanik. […]