Aise-nahia esaten diogu hemen, kolperik jo gabe gauzarik onenak errazki lortu nahi dituenari; alferrari, alegia; beste modu batera esanda, munduko zoriona zerutik jaitsia, berehalakoan ttak!, nahi duenari. Denok ere badugu aise-nahitik, asko-asko ez bada, pittin bat bederen. Aise-nahia da titiko ume nagia, aise-nahia da salako gazte putz-harroa, aise-nahia da eguzkitan erretako opilak janez musu-truk bizi […]