>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

HARRITARTEKOS LAPAPRESKOS

Gaur arte ia denontzat erabat ezezaguna zen produktu exotikoa, modako ipini berri dute hainbat sukaldarik bal-bal: ‘mertensia maritima’. Denbora asko ez dela, Irungo Ficoba azokan, izugarrizko arrakasta izan zuen, agidanez. Landare hosto iraunkor honek zer duen bertute berezko eta banakorik? Ahor, bada: gordinik nahiz egosita nahiz ozpinetan kontserbatua jaten duzularik, ostraren ahogozoa, gustua, zaporea ematen […]

NEUXIT

Baldin Brexit aspaldian modako horrek (Bre+exit) esan nahi badu Bretainia Handia Europatik kanpora, Neuxit honek galga berean adierazi nahi du Neu Espainiatik at, alde, ospa, kanpora, arrut! Hori, oraintxe bertan; zeren eta gerora, espero dut, beranduegi izan dadin baino lehen, EHat izango dugula; hau da, E.H. at! Euskal Herria Espainia alu honetatik at, aske, alde, […]

TAKTIKA ETA DIAGNOSTIKOA

Bere bizitza guztian herri koxkorretan baserriz baserri mediku lanetan ibili eta gero, erretiratzea erabaki zuen doktore aguretuak, berrogeita hamar urte aski urte bazela-eta edozein egitekotan; zer esanik ez erreka-bazter, baso-zulo eta  muinoetako ibili etengabekoetan. Erretiratuenean, jakina, ordezko bat behar zuen nahitaez bilatu. Bilatu ez ezik, aurkitu ere laster egin zuen mediku berri gazte bizkorra… Paperak […]

MAKURTU EZIN

Aurtengo udaberri euritsu lardatsaren ondoren, uda aurrera doa dagoeneko eta, hala ere oraindik, egun eder eguzkitsu bakoitzeko, hiru-lau muxin lainotsu tokatzen ari zaigu euskal herriotan, errekoño. Edozein moduz ere, ikusi besterik ez dago, datorren abuztuko oporrak baino dexente lehenago, jadanik larruazala majo belzturik daramanik hamaika badabil kalean harro asko. Beste irundar ttantto-falta hura bezala, zokor-mazoa […]

julio 2016
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031