Iaz, ekaineko garaitsu honetan, bidaia gogoangarria egin nuen Mediterraneoan zehar, gure bi alabekin, Sea Princess trasatlantikoan. Ibilian genbiltzala, afaritako batean, adineko emakume gixen samar bat bistaratu genuen, jangelako mahaian bakar-bakarrik. Ikusi ere genuen zerbitzariek, ofizialek eta enplegatuek konfiantza handiz artatzen zutela, etxeko señora gisa. Harengatik galdegin nion gure mutil zerbitzariari, ustez-eta enpresako kide-edo izango zelakoan; […]