Ekainak 25, larunbata. Gizon zarauztar bat hil eta, zeruko atera iritsi zelarik, horra San Pedro zain. «Ongi etorri, euskaldun jator hori. Bertan bizitzen betirako jarri baino lehen, usadio zaharrera, komeni zaizu egun bat infernuan eta beste bat zeruan pasatzea, ondoren zeure gustuko aukera egin ahal dezazun betiererako. Biak ikusi, biak baloratu eta zeuk aukeratu. Bietan […]
Botoa emateko pronto badago dagoeneko hamaika tonto. Datorren igandean, han 26-J eta hemen E-26 izango denean, bozkatzera gonbidatuta zaude, nago, daude, daude, daude… Zertarako? Gu guztion politikari gidari agintari ugari izango direnak lau urtetarako izendatzeko, beren aulkietan paratzeko… Justiziaren aurrean denok igualak garela? Ez dirudi. Boto guzti-guztiei balio igual-iguala ematen zaiela? Hala dirudi. Boz-emaile guzti-guztiak […]
ETBn hitzetik hortzera azkenaldian entzuten dugunez, bi indar mota omen daude: indartu egiten zaituena bata, eta alferrikakoa bestea, sufrimendua besterik ez duena… Bakoitzak berea kontatzen duenez, nik nirea kontatu behar dut leial: arestiko baieztapen horren adibideetako bat ETB bera da maiz, hala 1ean nola 2an, salbuespen polit askoak salbuespen polit. (Dihoala hori, badaezpada, aurretik; bene-benetan). […]
Iaz, ekaineko garaitsu honetan, bidaia gogoangarria egin nuen Mediterraneoan zehar, gure bi alabekin, Sea Princess trasatlantikoan. Ibilian genbiltzala, afaritako batean, adineko emakume gixen samar bat bistaratu genuen, jangelako mahaian bakar-bakarrik. Ikusi ere genuen zerbitzariek, ofizialek eta enplegatuek konfiantza handiz artatzen zutela, etxeko señora gisa. Harengatik galdegin nion gure mutil zerbitzariari, ustez-eta enpresako kide-edo izango zelakoan; […]
Aise-nahia esaten diogu hemen, kolperik jo gabe gauzarik onenak errazki lortu nahi dituenari; alferrari, alegia; beste modu batera esanda, munduko zoriona zerutik jaitsia, berehalakoan ttak!, nahi duenari. Denok ere badugu aise-nahitik, asko-asko ez bada, pittin bat bederen. Aise-nahia da titiko ume nagia, aise-nahia da salako gazte putz-harroa, aise-nahia da eguzkitan erretako opilak janez musu-truk bizi […]