>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

ABOKATUEKIN TXANTXETAN

Hauteskundez eta hitzontzikeriakundez kokoteraino eginda oraintxe (zer arraio esan, gainera, dagoeneko esanda ez dagoenik ezer!?), kokoteraino eginda, beste albo batera begira jartzea erabaki dut gaurkoan, jaun-andere legebiltzarkide berriak eta zaharrak bazterrera utzita. Ez den-denak ere, seguruenera… Beste alde batera begira jarri naiz, hortaz. Batera eta bestera begiak eman eta… zer ikusiko?, eta abokatuak ikusi ditut […]

ENPERADOREAREN TRAJE BERRIA (eta II)

Eta dirutan elemenia eman zien enperadoreak bi pikaro tunanteei… Bi iruzurgileok ehun-gela bat antolatu zuten, palazioko tokirik ez eskasenean; eta lanean ari balira bezala jarri ziren bi-biak, ustezko makina josteko baten aurrean, fikziozko trajea egiten. Zeta finik finenak eta urre gorririk gorrienak eskatu zituzten josketarako (egiaz beren patriketarako). Orduekin batera, arratseko ilunak ere aurrera zihoazen […]

ENPERADOREAREN TRAJE BERRIARENA

Goraipatuak izan ziren Valentzian Paco Camps-en trajeak, denbora asko ez dela; aipatuak dira egunotan Alfonso Rus-en arropa-dendako trikimailuak Xativan; goretsiak daude Felipe Gonzalez sozialista borrokaren Armani janzki garestiak Ameriketan; ederretsiak, Rajoy gezur-jalearen kirol-arropak Galizian; baita Jaume Matas-en zapateria eta Rita Barbera-ren pitxi-mitxiak ere; zer esanik ez errege-erreginen aldian aldiko agerkeria, hala jantzian nola erantsian. Janzki, […]

ZERTAKO IDATZI

Zertako ikasi, ahanztekotz gero?, dio Imanolen kanta batek; eta zertako idatzi, ez leitzekotz gero?, dio bere baitan sarri idazle xehe adoregabetu askok; esanez bezala, alegia, nire idatzizko esana eta akerraren gauerdiko putza, hor-hor. Alabaina, zorionez, badira bestelako idazleak ere, ausart kementsu emankorrak, «zure adoregabe aldia bera da adorea duzun seinalea» predikatzen dutenak. Adibidez, Eduardo Galeano. […]

septiembre 2016
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930