Notizia zabal dabil egunotan gure probintzian: Trafiko Zuzendaritzak, iaz, lau miloi eurotik gora harrapatu (bildu, jaso, xixkatu) omen zituen, Gipuzkoan bakarrik, gehiegizko abiaduraren kariaz, kausaz. Hirurogei mila auto-gidari baino gehiago izan omen ziren radar finkoez nahiz ibilkorrez zepoan hartuak; ehun eta hamabost mila bostehun eta berrogeita hiru isun jarriak… Beraz, beste horrenbeste multa gure etxeetara, […]
Handik eta hemendik, bizitzaren errotak programatuta, hogei bat urteko hainbat mutil lagun bildu ziren behin, eman dezagun Gipuzkoako Goierrin, Ormaiztegin, familiak, lanak eta patu ez-beti-putak hartaratuta. Non elkarrekin ospatuko, non elkarrekin afalduko…? Eta erabaki zuten, guztiak ados, Lierniko Mujika jatetxera afaltzera joatea, handik gero, gau pasan, Zumarragan ez bazen Beasainen, parranda egin zezaketelako, «gazte eta […]
Bilbon (non, bada, beste euskal herrietan bestela!?), azken modako jatetxea martxan jarri berri omen dute, denbora asko ez dela… Sartzen da gizaseme ez-gazte ez-zahar bat, jertse urdin-morea lepa-gainetik daramala. Txardina zaharren eguna izaki, urriaren hamabia, ospatu beharra zegoen, baldinbetan. Ateratzen zaio errezibitzera robot-maître bat, bere apain guztiez apaindurik, jantzi-jantzi eginda, eta adierazten dio ezti eta […]
Sekula eztako bilera, batzarre edo biltzarra, egin berri da egunotako batean, Mutiloako lurretan, baina Ormaiztegiko mugetan. Animaliena, batik bat; baina, baita ez-animalia batzuena ere. Bilera alimalekoa, edozein moduz ere, alajainetan. Han ziren, aurpegi mindu mukerrez, bekoki ilunez, tripa jaten, haserre baino haserreago, Ormaiztegiko txakurre eta Gabiriko katue; eta bi antolatzaile hauekin batera, gisa berean: Mutilloko […]