Hona hemen Sagulur izeneko mundu honetako bazter baten historia. Sagulur sagutxo guztiak bizi ziren tokia zen; zu eta ni bizi garen bezalaxe. Parlamentua zeukaten, eta lau urtez behin hauteskundeak izaten zituzten. Sailean abiatzen ziren hauteslekuetara, tipi-tapa, botoa ematera, ttak-ttak-ttak… Batzuen batzuek emozioa ere sentitzen zuten, lau urtez behingoa, zuk eta nik bezalaxe. Eta hauteskunde aldi […]