Bidasoa Ospitaleak lau barne patio baditu, jendearentzat itxiak, zuhaitzez beteak. Haraxe biltzen dira beharrez ilunabarrero ehundaka txori txio-txioka beren abarora, gaueko arriskuen babesgunera, gau-pasa baketsua egitera, lotara… Gero hurrena, egunsentiarekin, txitxirri-txitxirrika, egundoko zalaparta eta iskanbila sortuz, hor abiatzen dira denak saldoka, poz-pozik bakoitza bere egitekoetara, ogi-apur bila, airoso asko… Hantxe, gure eskualdeko ospitalean egona nauzu […]