EL BIDASOA aldizkariak, 1934ko ale batean, dakar Migel Patapalo-ren berri. Kronika zaharra dela dio artikulugileak; auskalo, hortaz, noizko historiak diren… Harresi barruko gaztelu zaharra bera baino ere ezagunagoa omen zen Hondarribian. Hura omen zen gizona, hura! Arte gogorra bezala trinko, gorosti hezearen antzera zimel; alai eta adarjotzaile; guztiek maite omen zuten herrian. Gaztetan arrantzale fin […]