Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

PATRIARKAK ETA MANIFESTAZIOAK

Jesus Mari Mendizabal

Mende luzeetan zehar, antzinako historia eta berriagoetan, patriarkak agertzen zaizkigu agintari eta haginkari. Gizasemeak (ia) beti. Lege zaharreko patriarkok, “leinu edo familia handi bateko buruok” (sic), “beren adin eta jakinduriagatik (sic, sic) familia edota kolektibitate batean autoritate direnak”, patriarkok, ez dute behin ere hutsik egiten; ezin dutelako, hutsezinak direlako: berek ezarritako lege-arauen epaile eztabaidaezin jarriak […]

FESTA ETA XEXTRA

Jesus Mari Mendizabal

Hiru aste atzera eginda, orain dela hogeita bost egun juxtu, Corpus Eguna izan zen. Gaurtik hiru egun aurrera eginda, berriz, Sanjuanak datozkigu, bere San Juan su (ala “San Juan ur” aurten?) eta guzti… Horrek esan nahi du, Sanjuanekin hasi eta Sanmigelak arte, ia lau hilabeteotan, herri mordo batetako festak datozela gure probintziara, eta, festekin batera, […]

GO-GOOIK EZ…!

Jesus Mari Mendizabal

Ibili behar duenak egotea kalte; eta alferra beti pentsatzen… Horixe gertatu zaio (askori askotan bezala, bestalde) gure lagunari azken egunotan: ibili egin behar bixkor, asteazkeneroko bloga edo artikulua idatzi nahi izanenean, baina…, goizean giro dagoela, eguerdian sargori dela, arratsaldean euria ari duela, gauean berandutxo izan daitekela…, pentsa eta pentsa pasatu ditu bezperako egunok, alfer-alferrik, ideien […]

LUZA ESKUA (edo Zepoaren Parabola)

Jesus Mari Mendizabal

Mundua ez omen da gaiztoen gaitzen kulpaz galtzen, zintzo epelen apatiaz baizik. Hala dio esaerak, eta ez dirudi gezurra denik. Begiratu besterik ez dago Altsasun atzo bertan gertatuari: lau gazte preso eraman gaiztoz eta herritar guztiak kalera atera ziren, kezketan arduratsu, etxekoei laguntzera. Begiratu besterik ez dago Antzuolan joan den igandean gertatuari: egundalako euri-jasak herrian […]

junio 2018
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930