Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

GRAZIAZKO ERANTZUNAK

Jesus Mari Mendizabal

Graziazko erantzunak, ikastolan entzunak… Irakasle urte askoan ibili garenok jaso izan ditugu, ahoz eta idatziz, makina bat erantzun graziatsu xelebre ikasleengandik. Lastima aldian aldiko apuntatu ez izana, denbora joanean ahaztu eta behin betiko galdu egiten dira-eta; den-denak ez bada ere, bai gehien-gehienak. Hona hemen mordoxka bat. Arrasateko ikastolan tokatu zitzaigun honako hau, Franco artean, larri […]

NI EZ NAIZ TXIBATOA

Jesus Mari Mendizabal

Aurreko batean, «konpainia on batean, euskaldunik baizik ez zen lekuan nengoela, ekarri zuen solasak: ez zuela deusek ere hainbat kalte egiten, arimako eta gorputzeko ere, nola» gezur gaizto baten asmatzeak eta, egunetik egunera, isilik misilik, gezur horren zabaltzeak, indartzeak, gatzatzeak… Lau lagunzahar geunden hizketan. Eta, hitzak hizpide, lehenak garai bateko Errenteriako gatazkak aipatu zituen; bigarrenak, […]

HIRU ITZULPEN MOTZ

Jesus Mari Mendizabal

Hona hemen zure entretenigarri hiru literatur testutxo, nik denbora pasa aspalditxotik itzuli eta gordeta neuzkanak armairu zaharrean. Han gordeta ikusezinak direnez, «publika ditzadan eta kito» egin dut nire artean. Atea “kaxk-kaxk!” jo diet; eta utzi nituen bezalaxe agertu zaizkit, dotore. Literatura, ezer bada, jolasa da; jolas polita, denbora pasa entretenigarria. Ea ni adina zaren zu […]

OILAR ZAHARRARENA

Jesus Mari Mendizabal

Gaur, asteazkena izaki, joan deneko aspaldi zaharrean bezala, azoka jendetsua da Ordizian. Gu ume ginenean, “perie” zen, Billafrankako perie. Ingurumarietako herrietatik, gaur egun bezala orduan ere, jendea erruz bertaratzen zen, asteazkenero-asteazkenero. Gutxi batzuk ikusmira hutsean (jubilatuak obretara bezala); gehien-gehienak, ordea, zerbait saltzera (kapoi, barazki, untxi, sagar…); eta, irabazitakoen trukean, beste zerbait erostera (oinetako, olio, pastel, […]

julio 2018
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031