>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

KOSKABILBOAK

Aliron jauna pozik bizi zen, zorion arraio harroetan, urtea joan eta urtea etorri. Egun batean, ordea, buruko minak erasan zion. Arin erasan ere hasieran, baina egunetik egunera eraman ezina bihurtu zitzaion arte. Hain eraman ezinak ziren haren buruko minak, azkenerako medikuarengana joatea erabaki zuen derrigor, bizimodua eta lana normal egin ezinik. Etxeko medikua aski ez […]

36ko ONDDO TXARRAK, BERRIZ!?

Ez nuke apokaliptiko ipini nahi, baina badira “suertatu” zaigun estatu agintari petral tematsuan zantzu edo seinale gaizto nabarmenak, beldurra ez ezik, izua ere eragiten didatenak, aldian sarri; gure ondorengoei begira, batik bat. Frankismo zitalaren arrastoak behin betiko galduak zirelakoan, agertzen hasi zaizkigu han-hemen, Jaizkibelen onddoak eta zizak bezain sarri eta sasiko. Zantzuak. Batetik, demokraziaren barruan […]

MIDAS ERREGEAREN BELARRIAK

Greziako mitologiaren arabera, errege izan zen Midas, Kristo aurretiko zazpiehun eta hamabosgarren urtean Frigian jaioa. Mundu guztian ezaguna da, oso ezaguna, hark omen zeukan dohain aparta: alegia, ukitutako guzti-guztia urre bihurtzen omen zuela. Famatua izana da, hortaz, Midas; famatua eta inbidiatua. Nahiz eta, mitologia berberak dioenez, goseak eta egarriak jota, errukarri, hiltzeko zorian zegoela, jainkoari […]

KAIOLA ETA BIZIKLETA

Edo, hobeto esan, “kaiola ibiltaria eta bizikleta estatikoa”: horra gaurko nire irudipenen titulua osorik emana. Nahiago nuke, bost kuarto baino, hala kaiolarena nola bizikletarena ere, amets faltsuak balira, begitazio hutsak, uste ustelak… Errezeloa dut, ordea, egia bete-beteak ez ote diren gurean; aspaldiko errealitate gordin beti batekoak, alegia. Telebistan ikusita dakart kaiolarena. Urrutiko lurretan (ez dakit, […]

ZAHAR HITZ, ZUHUR HITZ

Zuhaitzik zaharrenek ematen dizkigute fruiturik onenak (Alemanen esana omen da). Oroipena itxaropena baino handiagoa denean hasten da zahartzaroa. (Hinduen atsotitza). Andrea nahiz gizona ez da azala zimurtzen zaionean zahartzen, ametsak eta itxaropenak zimurtzen zaizkionean baizik. (Kaleko grafitia). Bere egitekoa kunplitua dagoela uste duena da zaharra; hots, xederik gabe jaiki eta federik gabe lotaratzen dena. (Autore […]

agosto 2018
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031