Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

ZAHARRAK BERRI edo GREY POWER

Jesus Mari Mendizabal

Hirurogeitaka urteetatik gooora gabiltzanok zertxobait eta gehiago ere badakigu protestez, grebez, manifestazioez eta kaleko borrokez. Hala hasi-hazi ginen bizitzan; hala hezi eta hesitu gintuzten garaiko inguruabarrek. Francoren hil aurre eta ondoren latzak joan ziren; baina gaur ere bada estuasun franko. Gazteak isilik samar daude; baina aitona-amonak, udaberriaz geroztik, kalera dira piloan atera haserre, sindikatu eta […]

HAMAZAZPI GAMELUENA

Jesus Mari Mendizabal

Nik uste nuen, hamazazpi gameluen kontakizun zahar famatu bezain polit bitxia, antzina-antzinakoa zela, eztula sortu omen zen garaietakoa. Baina, ez. XX. mendekoa omen da! Internet sareak halakoxe arrain arraro arraioak ekartzen dizkigu begien bistara orain, gure harridurarako. Agidanean, orain euskaraz kontatuko dizudan hamazazpi gameluen istorio hau, Bhagwan Shere Rajneesh (Osho) (1931-1990) indiarrak idatzitako «Suzko hitzak» […]

HAMAIKA ETA BAT GEHIAGO

Jesus Mari Mendizabal

HAMAIKA ETA BAT GEHIAGO   (KONTXAn HAMABIgarren BANDERA).   Hondarribian (Irun, Hendaia), Bidasoaren ahoan, neska-mutilak arraun lanean ehun bat urte iragoan estropadetan ibilki dira emaitza on oparoan, herriarentzat ona-ta-sona ekarriaz luzaroan.   Irailak bian, Zierbena lehenen; Urdaibai, bederatzian… Halere, inoiz halabeharrak jotzen du era bitxian: Zierbenarekin Hondarribiak, borroka estu itxian, estropadarik irabazi ez eta bandera […]

FESTA ETA LANA

Jesus Mari Mendizabal

Irailaren hasierak, gure probintziako bazter ia guztietan, bi errealitate gordin dakartza urtero: lana (edo opor-ondoko depresioa, lanera berriro derrigor hasi behar dutenentzat) eta festa (iraileko Ama Birjinen jai-haizea, 8an eta 9an, herriko festak dituztenentzat). Hemen Hondarribian, kasu. Batetik, lana (esan nahi baitu estualdia, disziplina, dependentzia, diru-beharra…); bestetik, festa (jendetza, zarata, gaupasa, etxea bete bisita eta […]

septiembre 2018
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930