Gaur, asteazkena izaki, joan deneko aspaldi zaharrean bezala, azoka jendetsua da Ordizian. Gu ume ginenean, “perie” zen, Billafrankako perie. Ingurumarietako herrietatik, gaur egun bezala orduan ere, jendea erruz bertaratzen zen, asteazkenero-asteazkenero. Gutxi batzuk ikusmira hutsean (jubilatuak obretara bezala); gehien-gehienak, ordea, zerbait saltzera (kapoi, barazki, untxi, sagar…); eta, irabazitakoen trukean, beste zerbait erostera (oinetako, olio, pastel, […]