Mende luzeetan zehar, antzinako historia eta berriagoetan, patriarkak agertzen zaizkigu agintari eta haginkari. Gizasemeak (ia) beti. Lege zaharreko patriarkok, “leinu edo familia handi bateko buruok” (sic), “beren adin eta jakinduriagatik (sic, sic) familia edota kolektibitate batean autoritate direnak”, patriarkok, ez dute behin ere hutsik egiten; ezin dutelako, hutsezinak direlako: berek ezarritako lege-arauen epaile eztabaidaezin jarriak […]